Formakuntza profesional duala


Zer da?

Europar Batasuneko hainbat Estatuk bultzatutako ekintza bat da. Txandakako Formakuntza Profesionalaren bitartez, gazteen langabezia gutxitzeko eta prestakuntza profesionala eta espezializazioa sustatzeko ekintzak bultzatu nahi dituenak. Horretarako, formakuntza zentroko eta lanpostuko ikaskuntza nahasten ditu.

Helburuak

  • Formakuntza zentro eta enpresaren artean garatzen den ikasketa prozesu baten bidez, formakuntza profesionaleko tituluak lortzeko aukera ematen die gazteei.
  • Ikasleei formakuntza zentroan lortutako gaitasunez gain, gaitasun osagarrien garapena baimentzea. Baita enpresa baten eguneroko funtzionamendua ezagutzea ere, horrela lanbide baten ezagutza, gaimen eta trebetasunak lortuz.
  • Formakuntza profesionaleko zentro batean lortutako gaitasunen eta enpresen beharren arteko irekia gutxitxea.
  • Gazteak lan mundura hurbiltzea eta haien ezarpenerako konponbideak bilatzea.
  • Gazteek lan mundura sartzen diren adina aurreratzea, haien aktibitate tasa optimizatuz eta formakuntza eta lanaren arteko loturari lagunduz.
  • Lan merkatuaren eskaintza eta eskaeraren arteko kontziliazioa hobetzea. Horrela, gazteek baliabide ekonomikoak izateaz gain, prestakuntza profesionala eta lan esperientzia lortzen dute.
  • Formakuntza zentroak eta enpresak gerturatu, ikasgaien eta irakaskuntza metodoen berrikuntza bultzatuz.

Nori zuzenduta dago?

Formakuntza profesionaleko heziketa ziklo batean matrikulatutako 16 eta 30 urte bitarteko gazteei formakuntza irakasten duten Euskadiko zentro publiko zein pribatuei zuzenduta dago. Horrela, ikasleek haien txandakako ikasketak egin ahalko dituzte (formakuntza zentro eta enpresaren artean).

Nola funtzionatzen du?

Formakuntza profesional dualaren txandakako programa formakuntza zentro eta enpresen parte hartzearekin garatuko da. Enpresek badute aukera lekuak, instalazioak edo adituak formakuntza zentroari eskaintzeko. Aditu hauek modulo profesional edo formatiboen zati batzuk edo guztiak irakatsi ditzakete.

Formakuntza zentroetan irakasten diren ekintza formatiboak espezialitateetako edo dagokien arautegietan ezarritako titulazioetako irakasleek irakatsiko dituzte.

Ikasleek enpresan burutuko duten lana heziketa zikloaren profil profesionalarekin eta programatutatko espezializazioekin  hertsiki lotuta egongo da. Horrela emaitza produktibo bat lortzeaz gain, lortutako tituluari loturiko gaitasunak eta espezializazioak dituen gaitasunez aparte, bestelako gaitasun pertsonal eta sozialen ikaskuntza eta eskuratzea ahalbidetzen da.

Iraupena

Zentroko formakuntzak dagokion tituluari errege-dekretuak modulu bakoitzerako ezarritako ordu kopurua izango du gutxienez. Aldi berean, ezin izango du Euskadiko curriculum-a agintzen duen dekretuak modulu bakoitzerako ezartzen dituen ordu kopurua gainditu.

Formakuntza eta ikaskuntzarako kontratu batean oinarritutako programa batean parte hartzen duen ikasleak Lan Zentroko Formakuntzaren (LZF) modulua egiteko betebeharraz aske egongo da (guztiz edo zatika). Salbuespen osoa lortzeko, kontratuare denboraldiaren iraupena gutxienez urte batekoa izango da. Proiektuaren modulua, berriz, enpresan egiten den lanaren kontestuan egin daiteke.

Programaren modalidadeak

Txandakako formakuntza dualaren programa, formakuntza eta ikaskuntzarako kontratuan oinarrituko da.

Orokorrean, proiektuek heziketa zikloaren lehenengo maila formakuntza zentroan emango dute. Bigarren maila, enpresa eta zentroaren arteko txandetan egingo da.

Txandakako denboraldia baino iraupen luzeagoa kontuan hartzen duten proiektuak aurkeztu daitezke, enpresa edo sektore produktibo jakin batzuek demandatutako espezializaioaren alde formatiboen barneratzea kontuan hartu dezaketena. Txandakako denboraldiak ezarritako urtea baino gehiagoko iraupena duten proiektu hauek, Formakuntza Profesionaleko Sailburuordetzak ezarritako eta baimendutako eredueratara egokitu beharko dira.

Eskatu ezazu hitzordua Juritecniarekin