Profesionaltasun ziurtagiriak


Zer da?

Lan Administrazioaren eremuan, Prestakuntza Profesionalen Katalogo Nazionalaren prestakuntza profesionalak ofizialki baieztatzeko tresna da. Enpleguan esanahia duen lan ekintza bat gauzatzeko trebakuntza egiaztatzeaz gain, martxoaren 23ko 395/2007 eta martxoaren 15ko 189/2013 Errege-Dekretuetan araututako enpleguaren subsistema profesionalaren alorrean beharrezkoa den formakuntzaren eskuratzea konfirmatzen du.

Profesionaltasun ziurtagiri batek perfil profesional bat eratzen du, sistema produktiboan bereizi daitezkeen gaitasun profesionalen multzoa bezala ulertzen dena eta enpresek lan merkatuan estimatzen dutena.

Profesionaltasun ziurtagiriek izaera ofiziala daukate eta estatu osoan balio dute (horrek ez du esan nahi jarduera profesionala arautzen dutenik). Euskal Enplegu Estatalaren Zerbitzuak edo Autonomi Erkidego bakoitzeko organo ahaldunek (EAEan Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak egiten du) argitaratzen ditu.

Profesionaltasun ziurtagiri bakoitzak Prestakuntza Profesionalen Katalogoaren (CNCP) prestakuntza profesional bat ziurtatzen du. Gaitasun unitateetan egituratzen da, unitate bakoitza ziurtagiri bat lortzeko behar den gutxienezko unitatea izanik.

Orokorrean, profesionaltasun ziurtagiriak urtarrillaren 18ko 34/2008 Errege-Dekretuaren bidez (eta bere aldaketekin: abenduaren 10ko 1675/2010 eta martxoaren 15ko 189/2013 errege-dekretuak) arautzen dira. Horrez gain, ziurtagiri bakoitzak era zehatzean arautzen duen Errege-Dekretua dauka.

Nola egituratzen da?

Profesionaltasun agiriek alor eta maila desberdinetan banantzen diren familia profesionaletan antolatzen dira. Horrela, 26 familia profesional zehaztu dira (lanbideen eta topatutako lan postuen gaitasun profesionalaren hurbiltasun irizpideak kontutan harturik) eta 3 kualifikazio maila, jakintza, ekimen, autonomia eta erantzunkizun zehatza lan-aktibitate hori egiteko (1. maila – 2. maila – 3. maila).

Agiriek gaitasun unitateetara lotuta daude. Unitate hauek heziketa moduluak dituzte, era berean heziketa unitateak dituztenak (ikastaroak).

Nola lortu daiteke?

Profesionaltasun ziurtagirien ikasgaiei erantzuten dieten ikastaroak eginez, hauek irakasteko baimendutako zentroetan:

 

Aurretiaz eskatuz gero, profesionaltasun ziurtagiriari dagozkion modulu guztiak gainditzean lortu daiteke.

Praktika ez laboralen moduluaren gehiketaren bidez eskatu daiteke eta profesionaltasun ziurtagiri bat osatzen duten gaitasun uniteteekin lotutako modulu formatiboen baimentze partzialen bidez (unitate formatiboak).

Gaitasunen ebaluaketa eta baieztatze prozeduraren bidez, gaitasun profesionala erakutsi den gaitasun unitateetan ziurtagiriak berdin-berdin lortu daitezke.

Eskatu zure hitzordua Juritecniarekin

Zertarako balio du?

Profesionaltasun ziurtagiri bat izateak, zure curriculum profesionala bereziki ugarituko du. Agiri ofizial bat denez, Administrazio Publikoak egiten duen edozein hautaketa prozesuan puntuak emateaz gain, enpresa pribatuan profesionalki ziurtatuko zaitu.

Profesionaltasun ziurtagirien azken helburua, langileei sistema produktiboak eskatzen duen formakuntza ematea da, era berean lan merkatuaren errealitatera ziurtagiriak hurbilduz.

Aukerak

I.- Profesionaltasun ziurtagiri osoa

Agiri bakoitza osatzen duten heziketa unitate guztiak (ikastaro bakarra) egiteko izena ematean, eta ikastaroan zehar proposatutako froga desberdinak gaindituz gero.

II.-Batu daitekeen zatikako eskaintza

Interesa duzun unitate formatibo hori edo horietan izena ematean. Behin ikastaroak burututa, denboran zehar eta azterketak gainditu ostean, unitate bakoitzeko, dagokion profesionaltasun ziurtagiria eskatu daiteke. Horretarako, ziurtagi bakoitzeko eskatzen diren unitate guztiak egin behar dira.

Baliokidetasunak

Aurreko deialdietan (Lanbide, Hobetuz…)  gainditutako heziketa unitateak baliozkatuko dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da hauen gainditzea bermatzen dituzten ziurtagiriak aurkeztea. Ziurtagiri hauek profesionaltasun ziurtagirien irakaskuntzan akreditatutako zentroek igorri behar dituzte.

Praktika profesionalak

 Profesionaltasun ziurtagiria lortzeko, ezinbestekoa da praktika profesional ez laboralen modulua egin izana. Agiri hori dagokion esperientzia profesionalarekin (enpresaren ziurtagiria, lan kontratuak, lan-bizitza…) egiaztatu daiteke.