“INDARKERIA MATXISTEI AURRE EGITEKO DEFENTSA FEMINISTA”


Azaroaren 11an, larunbata, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan antolatutako ekimenen artean.

Jardunaldian zehar aditu desberdinekin egongo gara, besteak beste:

Carmen Repullok maitasun erromantikoari buruzko mitoak: bikote gazteetan ematen den bortizkeria ziklikoaren eskaileraren inguruan hitz egingo ditu. Jakin badakigu bortizkeria matxistak emakumeon menpekotasuna betikotzen duen tresna dela, eta aldi berean, gizon eta emakumeon arteko desberdintasunetan oinarritzen den arazo estrukturala dela.
Norma Vázquez eta Garbiñe Mendizabalek “feminismoa, indarkeria matxistak eta esku-hartze soziala”-ri buruz mintzatuko dira. Mahainguru honetan salaketa faltsuen mitoari buruz eztabaidatuko gara, eta, hain zuzen, salaketa baten ondoren gure esku dauden baliabideei buruz. Bortizkeriaren inguruko mitoak apurtu nahi genituzke betikotasun horrekin bukatzeko.
June Fernandezek (pikara magazine), Izaskun Larruskainek (Jaizkibel konpainia) eta Lalak (Aldarte) “mintzen gaituenari buruz berba egiten” izendatutako mahaian parte hartuko dute. Mahai honen bitartez emakumeok eta feminismoak jasaten ditugun eraso, eta sororitate eta elkarlaguntza sareei buruz hitz egingo dugu.
Virginia Imazek arratsaldean zehar bere CLOWNCLUSIONES egingo ditu.
Road Ramosek jardunaldia kontzertu baten bitartez itxiko du.

Hau guztia “La Modada” kultur espazioan egingo dugu 12:30etatik aurrera.