Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra: erronkak, aldaketa handia egiteko


Azaroaren 5etik 7ra, Europa Biltzar Jauregian, Vitoria-Gasteizen, “Enpleguaren Nazioarteko I. Biltzarra: erronkak, aldaketa handia egiteko” izango da. Jardunaldi horietan, “munduko aldaketak eta horiek enpleguan duten eragina” aztertuko ditugu, “Enpleguaren eta inklusioaren politika publikoen etorkizuna” eta “Enplegua sortzen duten eragileen eginkizuna”.

Vitoria-Gasteizek, Euskadiko hiriburuak, agertoki bikaina eskaintzen du lan-egun horietarako, eta hiri-, kultura- eta gizarte-arloan duen erakargarritasuna erakusteko. Jardunaldietan, ohiko lan-okupazioei buruz eztabaidatuko da, lan-mota berriak eratzeko beharrari eta proiektuetan oinarritutako lan-ideia berriei buruz; soldatapeko enplegu tradizionalei eta langile independenteen gorakadari buruz, lanaren mesedegarri den digitalizazioaz, enpresetatik harago; enpresako dedikazioaz eta parte-hartzeaz; tokiko eskaintzaz eta eskaintza globalaz; plataformei buruz; sormenari eta ekimenari buruz; lan-antolamendu malguez.Gainera, inguruneko enpresa handiak bisitatuko ditugu.

MÁS INFORMACIÓN