Lan Poltsa – Administrari laguntzailea Lemoizko Udalan


Eginkizunak

Hona hemen deialdi honetako lanpostuaren eginkizunak:
1. Administrazio arlo eta lan guztietan laguntzaile atazak egitea:
— Telefono arreta.
— Agenda (deiak iragazi, hitzorduak adostu, bilera egunak adostu eta abar.).
— Era guztietako dokumentuak mekanografiatu.
— Makina errazak erabili: fotokopiagailua, kalkulagailuak, telefaxak eta administrazio lanak egiteko behar diren guztiak.
— Gutuneria bideratu, espedienteak antolatu, dokumentuak artxibatu, dokumentuak eta espedienteak katalogatu eta abar.
— Jendeari arreta egitea eguneroko eta tramiteko gaietan; ahal dela, herritarrak planteatutako arazoak konpontzen saiatzea; espedienteen egoera eta horren inguruko gainerako inguruabarrak zertan diren jakinaraztea; legez isilpean gorde behar diren espedienteak isilpean gordetzea; eta behar bezalako errespetua erakustea kasu bakoitzeko intimitaterako eskubideari.
2. Informatikako ekipamenduak maneiatu eta hainbat programa erabiltzea (erregistroa, errolda, zerga kudeaketa, datu basea, testu prozesagailua, interneterako sarbidea, posta elektronikoa eta gaur egun diren zein etor litezkeen guztiak, betiere administrazio jarduera betetzeko beharrezkoak badira).
3. Udalaren web orria eguneratzea.
4. Katastroa maneiatzea: landa lurrekoa eta hiri lurrekoa.
5. Zerga ordainagiriak, prezio publikoak, udal tasak eta udal mailako beste edozein ordainarazpenak kontrolatzea. Ordainketak eta eskudiruzko kobrantzak egin ahal izango ditu.
6. Laguntza lanak kultur, kirol eta jai gaietan. Kultur Etxearen/Liburutegiaren funtzionamendua
7. Udal administrazioaren jardueratik eta bertako administrazio prozeduratik datozen eginkizunak eta zerbitzuaren helburuak betetzeko agintzen zaizkion guztiak.
8. Udal zerbitzu sortu berriek eskatzen dituzten eginkizunak edo udal eskumen handituek dakartzatenak, betiere bere kategoriakoak badira

Izangaien baldintzak

Onartua izateko, eta, hala badagokio, oposizio lehiaketan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintza hauek bete beharko dira:
a) Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere
—betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude
—, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira, parte hartu ahal izango dute.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.
c) Eginkizun publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea, ez eta edozein herri administraziotako zentro edo erakunderen zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizi ta ez egotea ere. Atzerritarra izatekotan, bere estatuan ez du funtzio publikora sartzea galarazten dion diziplina zehapen edo zigor penalik izango.
c) Lanpostuari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea galarazten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
e) Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulu baten jabe izatea; edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako horietako bat lortzeko moduan egotea.
f) Inolako ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege auzitan sarturik ez egotea, betiere Herri Administrazioetan diharduten Langileen Bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera. Hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango kargu publikoren bat dutenek edo jarduera pribaturen bat egiten dutenek aukeratzeko eskubideaz baliatzeko, hala ezartzen baitu aipatutako lege horrek.
g) Hautespen-prozesuan, 2. Hizkuntz Eskakizuna edo baliokidea duela egiaztatzea. Deialdi honetako 3. oinarrian zehaztutako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharrekoak dira, eta horien jabe izan beharko da lan poltsa behin betiko osatu arte, betiere oinarri honetako f) puntuan ezarritakoaren kaltetan izan gabe.