Nazioarteko emakumeen egunean egingo dugun aktibitatea


Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko entitatea garenez, gaur hitz egin nahi dizuegu Nazioarteko emakumeen egunean egingo dugun aktibitateari buruz. Emakume eta nesken ahalduntzea eta genero mugarik gabe beraien etorkizuna erabakitzeko eskubidea, martxoaren 8rako kanpainaren ardatzak. Lau neska gazte dira kanpainaren protagonistak, eta  “Erabakitzen dudana izango naiz” lelopean gizarteari galdetzen diote prest dagoen beraien eskubideak modu aske batean aurrera eramateko aukera bermatzeko. Neskak Historian zehar erreferenteak izan diren emakumeen irudiekin batera agertzen dira. Hala nola, Marie Curie zientzilaria, Clara Campoamor idazle eta politikoa, Frida Kahlo margolaria eta Maria Antonia Uzcudun erraketista, Txikita de Anoeta ezizenez ezagunagoa dena. Berdintasunaren bidean aurrekariak izan ziren emakumeei omenaldia egiteaz gain, beraien irudiek erreferenteak izatearen beharraz hitz egiten digute, eta beraz, hurrengo belaunaldietarako eredu bilakatu daitezen, emakumeak ikusgarri egin eta aintzat hartzeko beharraz.