Batzar berri bat BAI SAREAn


SAREAk tresnak sortu ditu enpresek soldata-arrakala antzeman eta landu dezaten eta beren erakundeen kulturan aldaketa bultza dezaten.

BAI SAREA osatzen duten enpresa eta entitateek hirugarren batzarra egin dute gaur goizean Orona Ideon, Hernanin, eta bertan aurkeztu dituzte sarea 2018ko martxoan jaio zenetik egin duten elkarlan eta parte-hartze lanaren fruituak. Gure lankide Arantzak García Andrés parte hartu du Juritecniaren partez. BAI SAREA 63 erakundek osatzen dute, eta erakunde horiek Emakundek ematen duen Berdintasunerako Laguntzaileen bereizgarria dute. Sarearen helburua lankidetza-espazio bat izatea da, entitate desberdinetako berdintasun-planek lan-merkatuko genero-arrakalak murrizteko duten eragina biderkatzeko. Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.