Biltzarra: “Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdeetan”


Bilbon, 2018ko urriaren 18 eta 19. Biltzarra Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdeetan Egunero 44.400 lagun beren herrialdeetatikihes egitera behartuak izaten dira pobrezia eta bortizkeria dela eta. Kongo Errepublika Demokratikoan soilik 5 milioi pertsona, gehienak emakumezkoak, horrelako egoeran daude. Europarako bidean, alboko herrialdeetan erbesteratuak, edo euren herrialdeetan lekualdatuak, emakume horiek oso baldintza zaurgarrietan bizi dira, oinarrizko eskubideak urraturik dituztela. Deustuko Unibertsitatea, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita eta Vedruna ahizpen laguntzaz,Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdeetan izeneko Nazioarteko Biltzarra antolatu dugu ALBOANetik. Topaketan honetan emakumeen testigantzaren bitartez, migrazio-bideetan bizitako bortizkeria esperientziak ezagutu ahal izango ditugu, eta errealitate horri aurre egiteko gure lanean egin behar ditugun hobekuntzei buruz hausnartuko dugu. Horretarako, Giza Eskubideen eta emakumeen eskubideen defendatzaile ezagunak izango ditugu gurekin: besteak beste, Ugandako Victoria Nyanjura, Kongoko Justine Masika eta Caddy Adzuba, eta Itziar Ruiz Giménez, Unibertsitateko, herri-erakundeetako, Afrikako erakundeetako eta giza laguntzaren nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkariekin batera. INFORMAZIO GEHIAGO PARTE HARTU