Berdintasunari buruzko hiru ikerketa beka deitu ditu Emakundek 70.000 euroko balioarekin


Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emakume eta gizonen berdintasunerako hiru beka deialdi onartu ditu 2019. urterako 70.000 euroko balioarekin. Deialdi honetan hiru beka mota daude, mota bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokiola. Hauetako biren helburua da bekadun izango direnak genero-harremanen testuinguruan agertzen ari diren ikerketa-gai eta -eremuetara bideratzea eta eremu horietan trebatzea sustatzea, eta gure gizartean balio-aldaketa bat gerta dadin laguntzea. Bestalde beste hirugarren beka baten bidez, oso aitortua den premia bati erantzungo zaio, hots, askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta premia horiei erantzuten aurrera egiteko beharrari. Informazio gehiago Emakunde aldizkarian.