Emakundek, diputazioek eta EUDELek “Eraso sexistarik gabeko uda” kanpaina jarri dute udalen eskuetan


Eraso sexistarik gabeko uda” kanpaina, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barikprogramaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere. Aurreko urteetan jaietako eraso sexistak prebenitzeko kanpaina egin da, baina Covid-19aren pandemiak eragindako aurtengo egoera berezia ikusita, kanpaina ez da jaietan oinarritu baizik eta udan, orokorrean. Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariaren audioa.