Emakundek Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD) Covid-19 eta generoari buruz antolatutako topaketa batean parte hartu du


Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD) antolatutako “Covid-19, el desafío de las ciudades con lentes de género” webinarrean parte hartu zuen atzo.   Bertan azaldu zuenez, 2001ean lehen aldiz sinatu zen Emakume Biktimen Arreta Hobetzeko Erakunde arteko Akordioaren bitartez erakundeen artean egindako lankidetza-lan luzeak ahalbidetu du erakunde guztien arteko erantzun koordinatua berehala aktibatzea, inoiz gertatu ez den egoera horren aurrean.   Informazio gehiago Emakunde aldizkarian eta Irekian.