Emazte Ona: 1953tik 2020ra


1953an argitaratu zen Emazte ONAREN Gidaliburua, bere egilea Pilar Primo de Rivera izan zen, hartan emakume tradizionalista eta kontserbadore eredu bat erakusten da. Emakumearen feminitatea eta gizonarekiko sakrifizio espiritua agertzen zen. Urte honetan, emakumearen eguna ospatzeko, Juritecniak bere ikasgeletara joko bat eramango du. Joko horretan ikasleek landuko dute 2020ko Emakume ONAREN Gidaliburua. Hor agertuko dira aholkuak zoriontsua izateko eta “batek izan nahi duen emakume bihurtzeko”.