Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko IV. Jardunaldiak


Jardunaldion helburua da ikerketa feministarako metodologien inguruko trebakuntza eskaintzea, hala nola metodologia horien aplikazioa sustatzea. Hiru konferentzia eta mahainguru bat izango dira publiko guztiari irekita, eta ikerketa feministari aplikatutako tresna metodologikoak lantzeko aldibereko hainbat tailer, zehazki: Bizitza-historiak (gaztelera); Metodologia kuantitatiboa ikerketa feministan (euskera/gaztelera); Aplikazio metodologikoak feminismoa eta de(s)kolonitatea ardatz hartuta (gaztelera); eta, Gorputz-etnografiak (euskara/gaztelera). EHU/UPVko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan egingo dira. Lehendakari Agirre Hiribidea, 83. Sarriko. Bilbo. Jardunaldietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, orrialde honetan.