Lan Eskaintza: BERDITASUNEKO MONITORE IZAN NAHI DUZU 3 HILABETEZ?


MISIOA: Harrera lanak, publikoarekin harremana eta berdintasunarekin erlazionatutako jardueren dinamizazioa unitate ibiltariaren barruan. ESKATZEN DA: Unibertsitateko titulua edukitzea eta berdintasunaren eremuan gutxienez 150 orduko heziketa egiaztatzen duen ziurtagiria, organo ofizialak edo administrazio publikoak igorritakoa, titulu egokiaren aurkezpenarekin akreditatu beharko dena. EGA Titulua edo baliokidea, dagokion titulu egokiarekin akreditatu beharko dena. Mugitzeko disponibilitatea izatea. Lana bi hizkuntza ofizialetan (Euskara eta Gaztelania) egiteko gaitasuna baloratuko da, unitate ibiltariaren diseinuan parte hartuko duten berdintasunari buruzko edukiak lantzeko. ESKAINTZEN DA: 3 hilabeteko kontratua. Ordainsaria zuzeneko arretako pertsonalarentzat aisia-heziketa sektorearen hitzarmenean ezarritako baldintzen arabera zehaztuko da. Lantokia unitate ibiltariaren kokapenaren menpean egongo da (Euskadi). Pertsona interesatuak C.V. bidaltzera animatzen ditugu rh@asmoz.org helbide elektronikora gaian MONITORE erreferentzia jarriaz. Lan-postura egokitzen diren persona guztiekin jarriko gara harremanetan. Emandako informazioa konfidentzialtasun zorrotzarekin tratatuko da eta, izaera pertsonaleko datu-babeseko, abenduaren 13ko, 15/1999 legearen arabera.