Legezko Oharra


Legezko Oharra

Ondorengo testua CENTRO DE ESTUDIOS JURITECNIA S.L. sozietatearen (aurrerantzean “Juritecnia”) www.juritecnia.net izena daukan web gunearen (aurrerantzean “gunea”) erabilera eta sarbide-baldintzak erregulatzen ditu. Juritecniak gune honen jabea eta kudeatzailea da eta bere erabiltzaileen eskura jartzen du. Juritecniaren datuak ondorengo hauek dira:
  • Izena: CENTRO DE ESTUDIOS JURITECNIA S.L.
  • I.F.K.:  B-48.437.842
  • Helbidea: Arenal Kalea 5, Edificio Svrne, 48005 Bilbo (Bizkaia)
  • Helbide elektronikoa: info@juritecnia.com
  • Telefonoa: 944794620 / 944795595
Gune honen erabilerak erabiltzaile kondizioa egozten dizu (aurrerantzean “erabiltzailea”) eta lege-baldintzak irakurri eta ulertzen dituzula esan nahi du, baita bere osotasunean betetzeko konprometitzen zarela. Guneak ematen duen zerbitzuaren iraupena denboran mugatua dago erabiltzaileak bertan konektatzen den momentura. Beraz, erabiltzaileak irakurri beharko du legezko ohar hau gunea erabili nahi duen aldi bakoitzean, edozein aldaketa egon daitekela jakinda.

1. Jabetza Intelektuala eta industriala

Guneko eduki guztiak, besteak beste hurrengoak barne hartuz: testuak, argazkiak, grafikak, irudiak, ikonoak, estekak eta edozein beste ikus-entzunezko edukiak, baita diseinu grafikoak eta programazio kodeak (aurrerantzean “edukiak”) Juritecniaren edo bitartekoen jabetzakoak dira. Erabiltzeak ez du zerbitzuarekin edo haren elementuekin lotutako eskubide edo lizentziarik lortzen, baliozko baldintzekin bat etorriz zerbitzua erabiltzeko eskubide mugatua izan ezik. Marka komertzialak, zerbitzuak identifikatzen dituzten izenak, logotipoak, soinu edota irudi fitxategiak Juritecniaren edo bitartekoen jabetzakoak dira. Erabiltzeak ez du esandako marka edo haren elementuekin lotutako eskubiderik edo lizentziarik lortzen gunean sartzerakoan.

2. Gunea erabiltzeko baldintzak

A.- Erabilera

Erabiltzaileak, gunea modu zuzen batean erabiliko duela agintzen du, legea eta ohar hau jarraituz. Hau ez gertatzerakoan, Erabiltzailea erantzungo du Juritecnia edo bitartekoen aurka, honen ondorioz eragiten duen edozein kalteengatik. Espresuki debekatzen da gunea erabiltzea Juritecniaren edo bitartekoen interesak edo ondasuna kaltetzeko helburuarekin, baita edozein beste moduan Juritecniaren edo bitartekoen sare, zerbitzariak eta bestelako equipo informatiko (hardware) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software)  gainkargatzea, kaltetzea edo erabilezin bihurtzea.

B.- Edukiak

Erabiltzaileak legea eta ohar honen arabera edukiak erabiltzeko kompromezua hartzen du, baita bestelako kondizio, erreglamentu edo instrukzioak jarraitzera, lehenengo atalan aipatu den bezala, kasu bakoitzean. Adierazpen moduan, erabiltzaileak ez du izango hurrengo jarduerak: Legeen salbuespenak eta Juritecniak edo bitartekoak espresuki baimentzen dituzten kasuak alde batera utzita, edukiak errepikatu, kopiatu, banatu, eskura jarri, publikoki zabaldu, transformatu edo aldatu. Erabilera pribaturako errepikatu edo kopiatu software edo datu-base bezala kontsideratu daitezkeen edukiak, jabetza intelektualen arauen arabera, baita publikoki zabaldu edo bitartekoen eskura jarri, ekintza hauek erabiltzailea edo bitarteko baten erreprodukzioak berekin ekartzen dituztenenan. Gunean eta Juritecniak eskura jartzen dituen datu-baseetan dauden edukien zati osoa edo beren parte nabarmena jaitsi edota berrerabili.

C.- Datuak jasotzeko formularioa

Erabiltzaileak webguneko formularioen bidez ematen duen informazio guztia, aurreko ondorioetarako edo beste edozeinetarako, egiazkoa izan beharko da. Horretarako, Erabiltzaileak Juritecniari jakinarazten dizkion datu guztiak benetakoak direla bermatzen du, eta Juritecniari emandako informazioa behar bezala eguneratuta mantenduko du, erabiltzailearen benetako egoerari uneoro erantzuteko moduan. Edozein kasutan, Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen eta Juritecniari edo hirugarrenei emandako informazioagatik eragindako kalteen erantzule bakarra.

3. Serbitzuen kontrataziorako baldintzak

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeari eta arlo honetako legediari atxikiz, Juritecniak eskaintzen ditu aurrez-aurreko formakuntzarako zerbitzuen kontratazioa bertako gunean. Kontratatu baino lehen, erabiltzailea beteko beharko ditu dagozkion formularioa bere datu pertsonalekin eta sakatu “Acepto las condiciones de contratación” dioen laukia. Kontrataziorako baldintzak aztertu ahal dira hemen: Aurrez-aurreko klaseen kontrataziorako baldintza orokorrak.

4. Erantzukizun bazterketa

A.- Zerbitzuak

Gunera sartzeak ez du esan nahi Juritecniak birusik edo bestelako programa edo sistema kaltegarririk ez dagoela kontrolatu behar duenik; erabiltzaileari dagokio tresna egokiak izatea programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta desinfektatzeko. Juritekniak ez du bere gain hartuko Erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan webgunearen zerbitzua ematen den bitartean sortutako kalteen erantzukizuna.

B.- Gunearen erabilgarritasuna

Gunera sartzeko hirugarrenen zerbitzuak eta hornidurak behar dira, telekomunikazio-sareen bidezko garraioa barne, eta horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dagokio Juritecniari. Beraz, gunearen bidez ematen diren zerbitzuak bertan behera utz daitezke, indargabetu daitezke edo Erabiltzaileentzat eskuraezinak izan daitezke. Juritecniak ez du bere gain hartuko erabiltzaileari eragindako kalte edo galeren erantzukizunik, kalte edo galera horiek telekomunikazio-sareetan akatsak edo deskonexioak eragiten badituzte, eta, horren ondorioz, guneko zerbitzua eten, ezeztatu edo eteten bada, zerbitzua eman bitartean edo aldez aurretik.

C.- Iruzkinak eta eztabaidak

Juritecniak ez du bere gain hartuko esteka-webguneen eta/edo guneen bidez edo inguruan antolatzen diren eztabaida, foro, txat eta komunitate birtualetan gertatzen diren komunikazioen edo elkarrizketen ondoriozko erantzukizunik, eta, beraz, ez du bere gain hartuko komunikazio eta/edo elkarrizketa horien ondorioz bezero edo erabiltzaile partikularrek eta/edo kolektiboek jasan ditzaketen kalte-galeren erantzukizunik.

5. Datu pertsonalen babesa

Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan zehaztutakoaren arabera, Datu Pertsonalen Babesarako eta eskubide digitalak bermatzeko, erabiltzaileari informatzen diogu guneak datuak biltzeko formulario automatikoak dauzkala, Juritecnian kudeatuta, eta legearen ezaugarri eta segurtasun arau guztiak betetzen dituztela. Formulario hauek betetzerakoan, datuen jabeak zuzenki baimentzen dio Juritecniari datu hoiek informatikoki erabiltzera, eta bere datu-baseetara bereganatzera, eskatzen den zerbitzua kudeatzeko helburuarekin. Formulario bakoitzeko existitzen dira izartxo batekin seinalatzen diren atalak, beharrezkoak diren datuak ohartuz. Erabiltzea datu hoiek ematen ez baditu, Juritecniak ezingo du dagozkion zerbitzua eman. Halaber, erabitzailea baimena emateko aukera zuzenki izango du bere datuak mezularitza komertzialerako erabilgarriak izateko, posta elektroniko edo bestelako baliabideak erabiliz. Horretarako, erabiltzailea adierazi edo ukatu beharko du dagozkion kutxa, hutsik agertuko dena besterik adierazi ezean.

6. Lege aplikagarria

Legezko ohar hau eta bere ondorioak Espainiako legeen arabera zuzentzen dira, momentuan indarrean egonda.