Historia eginez emakumezko kirolan


Asteburu bizia emakumezko kirolan historia eginez:
Saskibaloi Selekzio Femeninoa brontzea izan da munduko txapelketan. Baina nork daki emakume hauen palmaresa azken urteotan? Espainako kirolari ondoz ondoko arrakasta gehiago ematen ari diren pertsonak direla esatera ausartuko nintzateke. Segur aski askok ez duzue ezagutzen palmares distiratsu hau eta ez da izango kirola gustatzen ez zaizuelako, baizik eta sinpleki kirol femeninoa ez delako maskulinoa bezain famatua.

Ana Carrasco, 21 urterekin, lehenengo emakume txapelduna izan da munduko motoziklismo lehiaketan, 300 Supersport-a FIM-ean. Mundu hau betidanik izan da gizonentzako, baina berak frogatu du tituluak irabaztea balioaren kontua dela eta ez generoarena.

null

Baina dena ez dira izan berri onak, gaur esnatu gara hurrengo berria prentsan irakurriz “Aldundiak galarazten dio Basauri-ko neska talde bati kategoria maskulinoan lehiatzea”. Basauriko Kimuak, eta Balmaseda egoera berberan daude. Athletic Club ere, oztopo berbera aurkitu zuen. Aitor Martínez-ek, Basauriko Kimuak-en presindenteak deklaratzen du «Suminduta nago. Orain neskek ezin dute mutilen kontra jokatu.100 urte egin dugu atzera.

Argi geratzen dena da generoa berriro jartzen dela talentu, balioaren eta emakume kirolarien arrakastaren, aurretik. Kiroleko genero desberdintasuna luze eta itzaltsua da. Neskek gizonetako mundu bateko erreferente femeninoak ikusi behar dituzte eta mutilek emakumeen presentzia normalizatu behar dute haien munduan. Ana Carrasco-k edo Saskibaloiko Espainiako Selekzioaren Emakumeek( ez ditut guztiak zitatzen ez luzatzeagatik, baina hemen daukazue esteka seleccionfemenina.feb talde bikain honi buruz apur bat gehiago ezagutu nahi baduzue) argi utzi dute kirol munduan ikusten ari den ahalduntzearen bilakaera, dena den, guk jarraituko dugu esaldi berbera esaten, asko dago oraindik egiteke!

Fdo: María Oña