Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza ikastaroa. Eman izena eta lortuko dituzu espezializatuta zauden eremu profesionaleko hartzaileei eta lan-errealitateei egokitutako enplegurako prestakuntza-ekintzak garatzea ahalbidetzen duten irakaskuntza-gaitasunak.
Ikastaro honek prestakuntza teorikoa zein praktikoa eskaintzen du, Enplegurako Lanbide Heziketaren azpisistemari buruzko ezagutza eta teknika eta baliabide pedagogikoei buruzkoa. Kualifikazio profesionalak garatzeko eta laneratzeko aukerak hobetzeko, langile, landun edo langabetuen lanbide-heziketara bideratutako eskolak, bereziki enplegurako prestakuntzakoak, diseinatzeko eta emateko gaitzen du.
Hauek dira enplegurako lanbide-heziketako ikastaroaren profesionaltasun-ziurtagirian agertzen diren konpetentzia-atalak:
- Material, bitarteko eta baliabide didaktikoak hautatzea, lantzea, egokitzea eta erabiltzea
- Enplegurako prestakuntza-ekintzak ematea eta tutoretza ematea
- Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa
- Lanerako orientazioa eta kalitatearen sustapena enplegurako lanbide-heziketan
- Enplegurako prestakuntza-ekintzak ematea
- Enplegurako prestakuntza-ekintzen tutoretza
Ohar GARRANTZITSUA: Lanbideren web orriaren bidez eman behar da izena ikastaro honetan.
Esteka honetan klik egin eta izena eman. Esteka gaituta ez badago, Lanbidek oraindik ez duelako izena emateko epea ireki da.
Ikastaroaren erreferentzia: SSCE0110
Kodigoa: 22482576