Eman izena dagoeneko ostatuetan harrera emateko ikastaroa, eta eskuratu harrera-departamentua kudeatzeko behar diren ezagutzak, ostatu-establezimenduaren plangintza orokorraren arabera, berezko dituen zerbitzuak behar bezala ematen direla eta merkataritza-ekintzak gauzatzen direla garatuz eta ziurtatuz.
Ostatuetan harrera emateko ikastaroaren profesionaltasun-ziurtagirian agertzen diren konpetentzia-atalak honako hauek dira:
- Merkataritza-ekintzen eta erreserben garapena gauzatzea eta kontrolatzea.
- Harreraren berezko jarduerak egitea.
- Ostatu-arloko sailak kudeatzea.
- Turismo-jardueretan ingelesez komunikatzea, erabiltzaile independentearen mailarekin.
Ostatuen harrera-ikastaroa amaitutakoan, mota guztietako hoteletan eta bestelako turismo-ostatuetan egin ahal izango duzu zure jarduera, hala nola motelak, bainuetxeak, apartamentu turistikoak, kanpinak, oporretako hiriak, landa-turismoko establezimenduak, etab. Halaber, lan-irteera izango duzu turismo-banaketan diharduten erakunde jakin batzuetan, hala nola erreserba-zentraletan, banaketa-sistemetan, zerbitzu-emaileen ordezkarietan, etab.
Ohar GARRANTZITSUA: Lanbideren web orriaren bidez eman behar da izena ikastaro honetan.
Esteka honetan klik egin eta izena eman. Esteka gaituta ez badago, Lanbidek oraindik ez duelako izena emateko epea ireki da.
Ikastaroaren erreferentzia: HOTA0308
Kodigoa: 22482521