Berdintasunerako XV. Guneak 86 entitate ezberdinek antolatutako 146 jarduera eskainiko ditu hiru hilabetetan zehar


Urriaren 2tik eta abenduaren 15a bitartean ospatzen ari den 2018ko Berdintasunerako Guneak berdintasunaren inguruan ekintzak antolatuko dituzten 86 entitateren indarrak batzea lortu du “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” lelopean. 146 jarduera daude iragarrita, Emakunderen koordinaziopean, eta azkeneko urteetan bezala, gune ibiltari bat erabiliko da hainbat ekintzen egoitza moduan. Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da. Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.