2023ko otsailaren 21ean, Osakidetzaren 2020, 2021 eta 2022ko Berritzeko LEPean eta 2021eko Egonkortzeko LEPean inskribatzeko epea irekiko da
Eskainitako 7.639 plazak banatuta dauden 110 lanbide-kategoriak argitaratu ziren atzo EHAAn, baita merezimenduen baremoa, gaiak eta Lan Eskaintza Publikoan inskribatzeko epea ere. Osakidetzak “LEP 2020+2021+2022+Egonkortzea” Lan Eskaintza Publikoaren oinarri espezifikoak argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Oinarri espezifikoek lanbide-kategoria bakoitzeko plazetarako deialdia arautu eta plaza horien kopuruaren eta banaketaren berri ematen dute. Ebazpen multzo batez osatuta daude […]