Juritecnia boluntarioen esperientziara batu da Lagun Artean Pro Bono Multiempresarekin
Ikasturte berria hastearekin batera, Juritecniatik Lagun Artean elkarteko Pro Bono Multiempresan sartu gara. Boluntariotza profesionaleko esperientzia bat da, eta hainbat enpresa eta erakundetako pertsonak biltzen ditu, beren ezagutzak eta esperientzia emateko erakunde horren erronkei.
Gure zuzendariak, María José de Diego Riverak, Juritecnia ordezkatuz parte hartzen du proiektu honetan, Lagun Artean Bizkaian 40 urte baino gehiagoko ibilbidea duen erakundeari laguntzea helburu duena.
Lehenengo saioan (parte-hartzaileek irudian ikus dezakezue eta baite ere hemen ezagutu zeintzuk diren), Lagun Artean-en errealitatea, misioa eta beharrak sakonago ezagutu ahal izan dira, baita datozen asteetan landuko diren indargune nagusiak eta erronkak identifikatu ere.
Hurrengo saioetan, taldeak hainbat gai landuko ditu, hala nola Lagun Artean-ek enpresentzat duen balio-proposamena, lankidetza-bide posibleak, funtsak biltzeko ekintzak eta haien posizionamendua eta narratiba garatzea.
Juritecniatik oso positiboki baloratzen dugu talentua eta esperientzia profesionala gizarte-erakunde baten beharrekin lotzen dituen ekimen baten parte izatea, inpaktua sortzeko elkarlanaren eta ezagutza partekatuaren balioa erakusten duena.





UTZI ZURE ERANTZUNA!
Want to join the discussion?Feel free to contribute!