ALBISTEAK
Eusko Jaurlaritza EPE 2026: Azterketen behin-behineko datak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletara sartzeko hautaketa-prozesuen gutxi gorabeherako egutegiak eguneratu dira.
Eguneratzeak gaur egun A, B eta C taldeetako eta lanbide-taldeko funtzionarioei dagozkien hautaketa-prozesuetarako eta egutegian sartutako lan-kontratuko langileen kategorietarako aurreikusita dagoen plangintza jasotzen du.Egutegia behin-behinekoa da, eta interesdunei aurretiazko informazioa ematea du helburu, prestakuntza planifikatzeko eta hautaketa-prozesuen aurreikusitako garapenaren ikuspegi orokorra izateko. Aurreikuspenetan doikuntza berriak egin ahal izango dira, eta eguneratzeetan jasoko dira.
Informazio osoa honako esteka honetan eskura dezakezue:
Jarrai ezazu Juritecnia gure sare eta webguneen bidez zure oposizioaren nobedadeen berri izateko.





UTZI ZURE ERANTZUNA!
Want to join the discussion?Feel free to contribute!