Bilboko Udaleko oposaketak Mendekoa: azterketaren argibideak
2022ko uztailaren 5ean, lehenengo eta bigarren ariketen inguruko iragarkia egin da.
Hautaketa-prozesu honetako epaimahaiak oríartutako guztiei dei egiten die 2022ko uztailaren 16an, larunbata, Bilbao Exhibition Centre-n (Azkue kalea 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia), oposizioko lehenengo eta bigarren ariketak egiteko. NANa eta identifikazio-orria (QR inprimatuta) eta tinta urdineko edo beltzeko boligrafoa (ezin da erabili gel motako boligraforik, ezta bolígrafo ezabagarririk ere) eraman beharko dituzte Ariketak derrigorrezkoak eta baztertzaileak dira.
Lehenengo ariketa 9:00etan hasiko da, eta hautagaiak 8:00etik 8:45era bitartean aurkeztu beharko dira; izan ere, 8:45ean ateak itxiko dira eta une horretatik aurrera ezin izango da sartu.
Halaber, iragarki honekin batera, honako informazioa argitaratzen da:
- 1 eta 2. ariketen jarraibide orria.
- Erantzun-orria, bi aldeetatik.
- BECeko pabiloiaren planoa, ariketak egiteko.
Esteka honetan ikus ditzakezu ariketa egiteko jarraibideak. Garrantzitsuak dira ariketa garatzeko. Kontsultatu hemen jarraibideak.