ALBISTEAK
Juritecnia CEBEK Batzarrean eta Sarietan izan da
Gaur goizean, gure zuzendaria, Maria José, CEBEKen Batzar Nagusian izan da. Ekitaldi horren ondoren, “GURE ENPRESEN ETORKIZUNA MARKATZEN DUTEN JOERAK, BEREN ERRONKA ETA AUKEREI BURUZ” izeneko enpresa-topaketa egin da, eta bertan parte hartu dute Anton Arriolak (Kutxabankeko presidentea), Rosa Carabelek (Eroskiko CEO) eta Anton Praderak (CIE Automotiveko presidentea). Enpresen erronkei eta aukerei buruz eztabaidatu ondoren, CEBEK sariak eman dira, eta honela banatu dira:
- CEBEK EMPRENDE saria Einnek enpresari
- Destino2030Helburu saria Industrias Garitari
- Enpresan Bardin ETE saria Suesari
- Enpresan Bardin Gran Empresa saria Iberdrolari
Gainera, Unai Rementeria ahaldun nagusiari aitortza egin zaio, eta Carolina Pérez Toledo CEBEKeko presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiekin amaitu da.