ALBISTEAK
Bilboko Udala: mendekoen azterketa
2026ko urtarrilaren 20ko bileran, Lanbide Taldeen sailkapen-taldeko mendekoen 28 plaza jabetzan betetzeko deitutako hautaketa-prozesua epaitu duen epaimahaiak erabaki du behin betiko onartutako pertsona guztiei dei egitea oposizio-faseko lehen eta bigarren ariketa egiteko, nahitaezkoak eta baztertzaileak izango direnak. Plaza horietatik 11k derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute, eta 1ek, berriz, desgaituentzako erreserbako txanda murriztua, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna, oposizio-lehiaketa bidezko sarbide libreko sistema erabiliz. Deialdi hori lanaldi berean egingo da, oinarri espezifikoen seigarren oinarriak ahalbidetzen duenaren arabera, jarraian adierazten diren egunean, lekuan eta orduan:
EGUNA: 2026ko martxoaren 21a (larunbata).
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.





UTZI ZURE ERANTZUNA!
Want to join the discussion?Feel free to contribute!