ALBISTEAK
Bilboko Udaleko Egonkortze-Prozesu arautu dituzten oinarri Orokorrak
Bilboko Udaleko Egonkortze-Prozesu Bereziak eta Ohiz Kanpokoak arautu dituzten oinarri Orokorrak argitaratu dira.
Honako hau arautu da:
- Lehenengoa: Onestea Erabaki honen I. eranskinean jasotako oinarri orokor komunak. Bilboko Udalaren plantillako plazak jabetzan betetzeko ohiz kanpoko eta egonkortze-prozesu berezien hautaketa-prozesu guztiak arautuko dituzte oinarri orokor horiek,
eta, era berean, lehiaketa bidezko ohiz kanpoko egonkortze-prozesuei aplikatzeko arau espezifikoak, eta lehiaketa-oposizio bidezko egonkortze-prozesu berezietarako arau espezifikoak biltzen dituzte.
- Bigarrena: Nahi izanez gero, ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da ebazpena eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo zuzenean aurka egin administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean, hilabete biko
epean, Ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasita. Hori horrela da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 123. eta 124. artikuluen eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa
arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 46. artikuluaren arabera.»
Ikusi hemen Bilboko Udaleko Egonkortze-Prozesu arautu dituzten oinarri Orokorrak