Bizkaiko Foru Aldundiaren lan eskaintza publiko berria
Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabakia, 2022ko abenduaren 7koa, 2022ko aurrekontu-ekitaldirako Bizkaiko Foru Aldundiaren bigarren lan-eskaintza publikoa onartzen duena.
Enplegu publikoko eskaintza honetan aurrekontuz hornitutako lanpostu hutsak sartzen dira, eta horien kuantifikazioa, Eskala, Azpieskala, Klase eta Espezialitateetan sailkatuta, Erabaki honen Eranskinean agertzen da. Horrek berekin ekarriko du konpromisoan sartutako plazetarako hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea, ehuneko hamarrera arte. Lanpostu huts horiek ez daude beste lan-eskaintza batean konprometituta, ezta deialdi-prozesuan ere.
Honekin batera, bigarren eskaintza honetako administrazio orokorreko teknikari eta administrari lanpostuak adierazten dira.