Juritecnia Enpresan Bardin gosarian parte hartu du
Aste honetan, gure lankide Maria Josek eta Jonek Cebekek antolatutako Enpresan Bardin Gosarian parte hartu dute, GIZONEK LAN ESPARRUAN BERDINTASUNAREKIN DUTEN KONPROMISOA (ERREALITATEA EDO FIKZIOA?) gai erabakigarri bat jorratzeko. Josetxu Riviere izan zen hitzaldiaren arduraduna, eta sozializazio sexistaren azterketa egin zuen, hiru alderdi kontuan hartuta:
- Subjektibotasun maskulinoak
- Balio kolektiboak
- Enpresen antolaketa
Juritecnian ibilbide luzea daramagu bizitzaren esparru guztietan benetako berdintasunarekin konprometituta; horregatik, Enpresan Bardin eta emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna garatzeko helburu orokorrarekin garatzen diren BERDINTASUNAREN arloko jarduera guztiak, sexuagatik zuzenean edo zeharka diskriminatu gabe, norabide horretan lan egiten jarraitzeko aukera bat iruditzen zaizkigu.
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu, halaber, CEBEKi, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Gizonduz-Emakunderi eskerrak emateko, haien laguntzarekin Enpresan Bardin bezalako ekimenak egitea ahalbidetzeagatik.