Juritecnia Gizarteratzeko IV. Jardunaldian izan da
Gure zuzendari exekutiboa, María José de Diego Rivera eta Jon López San Sebastián, lan-orientatzailea, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatutako Euskalduna Jauregiko IV. Gizarteratze Jardunaldian izan dira. Inaugurazio-ekitaldian, Juan Ibarretxe Bilboko Udaleko Gizarte Gaietako zinegotziak, Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatuak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hartu dute parte.
Aurten, gizarteratze-arloko politika publikoen ebaluazioari buruzkoa izan da jardunaldia. Politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzeko erronkei buruz eztabaidatu da, ebaluazioan diharduten erakundeen nazioko eta nazioarteko esperientziak entzun ditugu, eta inklusio-prozesuak neurtzeko metodologia eta tresna desberdinak ezagutu ditugu.
Arreta berezia eskaini zaie Euskadin gizarteratzeko politika publikoak ebaluatzeko agenda eraikitzeko funtsezko elementuei, eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko esperientzia zehatzak ezagutu ditugu Lanbideren, ISEAK Fundazioaren, KSNETen, Bizkaiko Caritasen eta Gipuzkoako Caritasen eskutik, besteak beste.
Oso jardunaldi interesgarria izan da networking eta ezagutza mailan, bazterkeria-arrakalak murriztea ahalbidetuko duten politika publikoen eraikuntzan aurrera egiten jarraitzeko.