Auditoretzarako kontabilitate-kudeaketa eta administrazio-kudeaketa ikastaroa-ri esker, ikasleak gai izango dira kontabilitate- eta zerga-kudeaketa administratiboa egiteko, informazio-sistema eguneratuta mantentzen dela eta dokumentazioa artxibatzen dela bermatuz, eta auditoretza-plan orokorrean aurreikusitako prozeduren administrazio-kudeaketak egiteko.
Auditoretzarako kontabilitate-kudeaketa eta administrazio-kudeaketa ikastaroaren profesionaltasun-ziurtagirian agertzen diren konpetentzia-atalak honako hauek dira:
- Kontabilitate- eta zerga-kudeaketa egitea.
- Auditoretza-zerbitzu baten administrazio-kudeaketa egitea.
- Informazioa eta dokumentazioa kudeatzeko bulegotika-aplikazioak maneiatzea.
Honako lanbide-eremu hauetan garatu ahal izango dira ikasleak: edozein motatako enpresa publiko edo pribaturen administrazio-departamentuan, kontabilitate-buruaren mende. Kontabilitate- eta zerga-aholkularitzak. Auditoretza-elkarteak edo banakako auditoreak.
Ohar GARRANTZITSUA: Lanbideren web orriaren bidez eman behar da izena ikastaro honetan.
Si el enlace no esta habilitado es porque Lanbide aún no ha abierto el plazo de inscripcion.
Gure ikastaroetako bati buruzko informazioa behar duzu?
Bete inprimakia eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan