Bilboko Udaleko administrarien deialdiaren iragarkia
Bilboko Udaleko administrarien deialdiaren iragarkia egin da, jabetzan hornitzeko oposizio-lehiaketa bidez egonkortzeko prozesu bereziaren oinarriak onetsi dituzte, administrarien 17 plaza (C lanbide-sailkapeneko taldekoak, C1 azpitaldekoak, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizunekoak, administrazio orokorreko eskalako, azpieskala administrazioa, C1 azpitaldeko ordainsariekin), 2019ko lan-eskaintza publikokoak, lehiaketa-oposizio bidezko sistemaz karrerako funtzionario moduan jabetzan betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak onartu ziren eta ebazpen honen eranskinean agertzen dira eta, era berean, hautaketa-prozesuaren deialdia egin da.
- Deitutako plazak
Administrarien 17 plaza deitu dira, honela banatuta:
a) Txanda irekia: 17.
— Derrigortasun-datadun 2. hizkuntza-eskakizunarekin: 17.
- Parte hartzeko baldintzak
2.1. Plazak lortu nahi dituztenek egonkortze-prozesuaren oinarri orokorretako 5.1
apartatuan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.
2.2. Deialdietan izena emate, 6,00 euroko tasa ordaindu beharko da, egonkortze-prozesuaren oinarri orokorren 6.1 apartatuan ezarritakoaren arabera.
- Deitutako plazei dagozkien lanpostuen betekizun espezifikoak
3.1. Sartzeko titulazioa. Batxilergoko titulua edo teknikari-titulua edukitzea eskabideak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko epea amaitu aurretik.
3.2. Euskara: derrigortasun-data igarota duten lanpostuekin lotutako plazetan nahitaez eduki beharko da 2. hizkuntza-eskakizuna
Bilboko Udaleko administrarien deialdiaren iragarkia buruzko informazio guztia esteka honetan.