- Sozietateak: 60 ordu
Oposizioak » Bizkaiko Foru Aldundia » BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ZERGEN IKUSKATZAILEORDEAREN OPOSIZIOAK
Bizkaiko Foru Aldundiko Zergen ikuskatzaileordearen oposizioa egiteko deialdiaren oinarriak 2026
Sar zaitez hemen Bizkaiko Foru Aldundiko Zergen ikuskatzaileordearen oposizioaren oinarri orokor eta espezifikoetara
- Sozietateak: 60 ordu
Juritecnia-ren webguneko ordainketa-pasabidearen bidez
Modulu bakoitzak matrikula eta inskripzio independenteak ditu.
Prestatu zure oposizioak gurekin!
Juritecnian, duela 30 urte baino gehiagotik hona, gure ikasleak arrakastara eraman ditugu, berrikuntzan eta garapenean hobetzeari utzi gabe, hain lehiakorra den ingurune baten beharrizan berrietara egokituz, metodologia hibridoen bidez (online eta aurrez aurre), ikasgelan teknologia txertatuz eta ikasleen gogobetetzea bilatzeari etengabeko arreta eskainiz.
ZER AURKITUKO DUZU GURE ZENTROAN?
Bizkaiko Foru Aldundiko Zergen ikuskatzaileordearen oposiziora sartzeko baldintzak 2026
1. Parte hartzeko betekizun orokorrak
a) Europar Batasuneko estatu kideetakoren bateko nazionalitatea izatea.
Parte hartu ahal izango dute, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, haien nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Orobat parte hartu ahal izango dute Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuaren barruan dauden pertsonek, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
b) Gaitasun funtzionala izatea eskuratu nahi den plazari dagozkion zereginak betetzeko.
c) Hamasei (16) urte beteta edukitzea, baina nahitaezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.
d) Ez izatea diziplina-espediente bidezko zehapenik, administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egotea dakarkionik, eta, era berean, ebazpen judizial baten ondorioz, ez izatea enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekorik edo berezirik, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo -eskalan sartzea eragozten dionik. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokidean ez egotea eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ezarrita ez edukitzea, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
e) Oinarri espezifikoetan eskatzen den titulazioa izatea edo titulazioa jaso ahal izateko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten parte-hartzaileek haien homologazioa egiaztatzen duten agiriak eduki beharko dituzte.
f) Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausarik ez izatea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
g) Ordainduta edukitzea langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa, parte hartzen den prozesu, kidego eta eskalari dagokiona.
h) Eskuratu nahi den plaza berean ez izatea Bizkaiko Foru Aldundiko karrerako funtzionario.
i) Oinarri espezifikoetan ezarritako beste edozein betekizun betetzea.
2. Lanpostuen betekizun espezifikoak
Hornitzeko betekizunak ezarrita dauzkaten lanpostuak ezin izango dira hornitu, inola ere, betekizun horiek betetzen dituztela egiaztatu ez dutenekin. Deialdi bakoitzean, deialdiko lanpostuei esleitutako betekizun espezifikoak zerrendatuko dira.
3. Betekizunak betetzeko data
Plaza eskuratu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean beteta eduki beharko dituzte oinarri orokorretan zein espezifikoetan ezarritako betekizunak, eta hautaketa-prozesuan zehar mantendu beharko dituzte, izendapen-egunera arte.
Bizkaiko Foru Aldundiko Zergen ikuskatzaileordearen oposizioa 2026
Zeintzuk dira sektore publikoan lan egitearen abantailak?
Bizkaiko Foru Aldundiko Zergen ikuskatzaileordearen oposizio-azterketaren faseak 2026
1.FASEA Lehen ariketa
2.FASEA Ariketa praktikoaren fasea
3.FASEA Euskara fasea
Lehenengo ariketak bi zati ditu:
Lehenengo zatia: bi (2) orduko epean, berrogeita hamar (50) galderako test bat egin beharko da —gehi erreserbako bost (5) galdera—. Galderak II. eranskineko I. zatiari buruzkoak izango dira (A, B eta C), eta aukerako lau (4) erantzun izango dituzte, baina bat baino ez da zuzena izango. Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat (1) emango da, eta erantzun oker bakoitzeko 0,33 puntu kenduko dira. Ez da punturik kenduko zuriz utzitako erantzunengatik edo bi marka dituztenengatik.
Bigarren zatia: bost (5) galdera erantzun beharko dira, bi (2) orduan. Galdera horiek II. eranskinean jasotako gaitegiaren II. eta III. zatietan azaltzen diren gaien edukiei buruzkoak izango dira. Bi (2) galdera IIA zatiari buruzkoak izango dira, beste bi (2) IIB zatiari buruzkoak, eta bat (1) III. zatiari buruzkoa.
Praktikoa izango da, eta lau (4) orduko iraupena izango du. Bi zatiz osaturik dago: batean, finantza-kontabilitateko eta -matematikako kasu praktiko batzuk ebatzi behar dira, II. eranskineko gaitegiaren IV. zatiko edukiei buruzkoak; bestean, kasu praktiko bat ebatzi behar da, II. eranskineko I. zatiko (A, B eta C) edukien arabera
Euskara-proba: nahitaezkoa eta baztertzailea izango da derrigorrezko C1C1 hizkuntza-eskakizuna ezarrita daukaten lanpostuei lotutako plazetara aurkezten diren izangaientzat, eta borondatezkoa eta ez baztertzailea derrigorrezkoa ez den C1C1 hizkuntza-eskakizuna ezarrita daukaten lanpostuei lotutako plazetara aurkezten direnentzat; betiere, euskararen ezagutza frogatu eta egiaztatu beharko da dagokion mailan.
C1C1 hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenek ez dute berriro halakorik egiaztatu beharko hautaketa-prozesuan, ez eta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan eskakizuna egiaztaturik ageri direnek ere. Azken kasu horretan hala izango da, baldin eta parte-hartzaileak Bizkaiko Foru Aldundiak egin behar dituen egiaztapenen aurka ez badaude.
Hala ere, erregistro horretan agertzen ez diren euskarazko titulu edo ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko dituzte baldin baliozkotuta badaude azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez euskararen jakite-maila egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzen eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen baitira.
Ikasketen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte C1C1 hizkuntza-eskakizuna 47/2012 Dekretuaren babesean egiaztatu nahi dutenek (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena).
Bizkaiko Foru Aldundiko Zergen ikuskatzaileordearen oposizioaren gai-zerrenda 2026
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO ZERGA-SISTEMAREN I. ZATIA
- A) Parte orokorra eta zerga-prozedurak
-
- 1. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (I): Zerga-ordenamenduaren xedapen orokorrak:
printzipio orokorrak; arau-iturriak; zergei-buruzko arauen aplikazioa; interpretazioa, kalifikazioa eta integrazioa. - 2. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau hori
garatzeko arauzko xedapenak (II): Tributuak. Kontzeptua, xedeak eta motak. Legeen eta
zergen arteko harremanak. Zerga betebehar materialak. Zerga-administrazioaren betebeharrak eta eginbeharrak. Zergapekoen eskubideak eta bermeak. Elkarren laguntza. - 3. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (III): Zergapekoak. Zergapeko motak. Oinordekoak
eta zerga-erantzuleak. Zerga arloan jarduteko gaitasuna. Zerga-egoitza. - 4. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (IV): Zerga-betebehar nagusia eta egin beharreko
konturako ordainketak zenbatzeko elementuak. Zerga-zorra: xedapen orokorrak; ordainketa; preskripzioa eta iraungipena; zerga zorra azkentzeko beste era batzuk; zerga-kredituaren bermeak. - 5. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (V): Tributuen aplikazioa. Printzipio orokorrak; zerga-prozedurak; zergapekoei informazioa eta laguntza ematea; herritarren laguntza tributuen aplikazioan. Zergen arloko jarduketei eta prozedurei buruzko arau orokorrak: zergen arloko administrazio-prozeduren berezitasunak; froga; jakinarazpenak; zergapekoen
egoitzan sartzea; salaketa publikoa; egiaztatzeko eta ikertzeko ahalak eta eginkizunak;
iruzurraren aurkako borroka eta administrazioen arteko eskumenen koordinazioa. - 6. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (IV): Zergak kudeatzeko jarduketak eta prozedurak.
Xedapen orokorrak. Zergak kudeatzeko prozedurak: autolikidazioaren bidez hasten den
prozedura; aitorpenaren bidez hasten den prozedura; autolikidazioak eta behin-behineko likidazioak berrikusteko prozedura; ofizioz hasten diren itzulketa-prozedurak eta zerga-zorraren zenbatekoa zehazteko prozedurak; balioak egiaztatzeko prozedura; egiaztapen mugatuaren prozedura. Zentsu-betebeharrak. Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
Gainerako zerga-betebehar formalak. BizkaiBai. - 7. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (VII): Ikuskapeneko jarduketak eta prozedurak (1.
zatia). Xedapen orokorrak: eginkizunak eta ahalmenak, ikuskapen-jarduketen dokumentazioa. Ikuskapen-prozedurak. - 8. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (VIII): Ikuskapeneko jarduerak eta prozedurak (2.
zatia). Egiaztapeneko eta ikerketako prozedura. Arau orokorrak. Hasiera eta garapena.
Ikuskapen-jarduketen amaiera. Zeharkako zenbatespena. Auditoria informatikoa zergen
ikuskapenaren arloan. - 9. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (IX): Ikuskapeneko jarduerak eta prozedurak (3. zatia). Egiaztapen murriztuko prozedura. Egiaztapen laburtuko prozedura. Zergapekoa
bertaratu gabe burutzen den erregularizazio-prozedura. Informazioa lortzeko jarduketak.
Itzurpenaren aurkako klausula. - 10. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (X): Zerga-bilketako jarduketak eta prozedurak (1.
zatia). Xedapen orokorrak. Premiamendu-prozedura: arau orokorrak. - 11. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (XI): Zerga-bilketako jarduketak eta prozedurak (2.
zatia). Premiamendu-prozedura: hasiera eta garapena; amaiera. Erantzuleen eta oinordekoen aurkako prozedura. - 12. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (XII): Zehatzeko ahala (1. zatia). Zergen arloko zehatzeko ahalaren printzipioak. Zergen arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko xedapen orokorrak: erantzuleak; kontzeptua eta motak; diruzko zerga-zehapenen zenbatekoak; erantzukizuna azkentzea. Zergen arloko zehapen-prozedura. - 13. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (XIII): Zehatzeko ahala (2. zatia). Zergen arloko
arau-hausteak eta zehapenak. Ogasun Publikoaren aurkako delituak (Zigor Kodearen
305-310 bis artikuluak). Tributuak aplikatzeko jarduketak eta prozedurak Ogasun Publikoaren aurkako delitua dagoenean. Exekuzioak huts egitea (Zigor Kodearen 257-258 ter
artikuluak). Zigortzekoak diren kaudimengabeziak (Zigor Kodearen 257-261 bis artikuluak). - 14. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (XIV): Administrazio-bidean egindako berrikuspena
(1. zatia). Arau orokorrak. Berrikuspeneko prozedura bereziak: erabat deusezak diren
egintzen berrikuspenerako prozedura; egintza deuseztagarrien kaltegarritasunezko deklarazioa; errebokazioa; okerren zuzenketa; bidegabeko sarreren itzulketa. Berraztertzeko errekurtsoa. - 15. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
hori garatzeko arauzko xedapenak (XV): Administrazio-bidean egindako berrikuspena
(2. zatia). Administrazioarekiko diru-erreklamazioak. Xedapen orokorrak. Prozedura
ekonomiko-administratibo orokorra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Bide ekonomiko-administratiboa toki-esparruan.
- 1. gaia. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta arau
- B) Zati berezia
- 16. gaia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio-eremua.
Zerga-egitatea. Zergadunak. Zerga-oinarria: arau orokorrak; lanaren etekinak; ekonomia-jardueren etekinak; kapitalaren etekinak; ondare-irabaziak eta-galerak; errenten
egozpena eta esleipena. Erregimen bereziak. Errentak zein ekitaldiri egoitzi behar zaizkion. Baloratzeko erregela bereziak. Errenta motak. Errenten integrazioa eta konpentsazioa. - 17. gaia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (II): Likidazio-oinarria. Kuota
osoa. Kuota likidoa eta kenkariak. Kuota diferentziala. Zerga-zorra. Baterako tributazioa.
Zergaldia eta sortzapena. Kudeaketa: aitorpenak; konturako ordainketak; behin-behineko likidazioak; betebehar formalak. Ondare-erantzukizuna. Zehapen-araudia. - 18. gaia. Ondarearen gaineko zerga: Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea. Zergadunak. Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Zergaren sortzapena. Zerga-zorra. Zergaren
kudeaketa. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsien zerga-araubidea, ahalordea
erabili bitartean (urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauaren II. titulua). Kreditu-erakundeetako
gordailuen gaineko zerga. Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zerga. - 19. gaia. Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga: Izaera eta aplikazio-eremua.
Zerga-egitatea. Zergadunak eta erantzuleak. Sortzapena, preskripzioa eta iraungitzea.
Zerga-oinarria. Likidazio-oinarria. Zerga-zorra. Arau bereziak. Zergaren kudeaketa. Betebehar formalak. Erregistroa ixtea. Arau-hausteak eta zehapenak. - 20. gaia. Sozietateen gaineko zerga (I): Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatea.
Zergadunak. Zerga-oinarria (1. zatia): arau orokorrak eta zuzenketak gastuen atalean. - 21. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (II): Zerga-oinarria (2. zatia): zuzenketak sarreren atalean; balioespen-erregelen arloko zuzenketak eta abusuaren aurkako neurriak;
emaitzaren aplikazioari dagozkion zuzenketak; denboraren araberako egozpena eta
kontabilitateko inskripzioak: arau komunak; zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa. - 22. gaia. Sozietateen gaineko zerga (III): Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zerga-zorra: karga-tasa, kuota osoa, kuota likidoa, benetako kuota eta gutxieneko tributazioa. Zergapetze bikoitza saihesteko kenkaria. Beste kenkari batzuk. Konturako ordainketengatiko kenkaria.
- 23. gaia. Sozietateen gaineko zerga (IV): Zerga-araubide bereziak (1. zatia): definizioa; itsas garraioko enpresen araubidea; ekonomia-intereseko elkartzeak, Espainiakoak
zein Europakoak, eta aldi baterako enpresa-elkarteak; arrisku-kapitaleko sozietateak
eta funtsak; inbertsio kolektiboko erakundeak; balore jakin batzuk dauzkaten entitateen
araubidea. - 24. gaia. Sozietateen gaineko zerga (V): Zerga araubide bereziak (2. zatia): zerga-baterakuntzaren araubidea; honako hauen araubide berezia: bat-egiteak, zatiketak,
aktiboen ekarpenak, balore trukeak, aktibo eta pasibo osoaren lagapenak. - 25. gaia. Sozietateen gaineko Zerga (VI): Zerga araubide bereziak (3. zatia): higiezinen errentamenduaren arloko jarduera kualifikatua duten entitateen zerga-araubidea;
irabazteko asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubidea, kooperatiben zerga araubidea; nekazaritza ustiapen jakin batzuen zerga-araubidea; borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen zerga-araubidea. - 26. gaia. Sozietateen gaineko zerga (VII): Zergaren kudeaketa. Entitateen indizea.
Kontabilitateko betebeharrak. Kontabilizatu gabeko ondasunak eta eskubideak. Borondatezko errebalorizazioak. Aitorpena, autolikidazioa eta behin-behineko likidazioa. Autolikidazioa aurkeztean egin behar diren aukerak. Ofiziozko itzulketa. Konturako ordainketak. Egiaztatzeko ahalmenak. - 27. gaia. Zerga osagarria Xedapen orokorrak. Zerga-egitatea. Eremu subjektiboa
eta lotura-arauak Zerga-oinarria. Zerga estali doituak. Zerga-tasa efektiboa Zerga-zorra.
Zergaldia eta zergaren sortzapena. Zerga osagarriaren galdagarritasunik eza. Araubide
bereziak. Betebehar formalak. Zergaren kudeaketa. Administrazioaren ahalmena zerga-oinarria zehazteko. Arau iragankorrak. - 28. gaia. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (I): Izaera, aplikazio-eremua eta
ordainarazpena. Elementu pertsonalak. Zergaren mende egotea. Establezimendu iraunkorraren bidez lortutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. - 29. gaia. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (II): Entitate ez-egoiliarren ondasun
higiezinen gaineko karga berezia. Errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak.
Beste xedapen batzuk. Zergapetze bikoitza ekiditeko eta zerga-ihesa saihesteko hitzarmenak: arazo orokorrak eta antolamendu juridikoan duen tokia. ELGAren hitzarmen-eredua: 2017ko azaroaren 21eko bertsio laburtua. - 30. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga (I): Izaera eta aplikazio-eremua. Zerga-egitatearen mugaketa: ondasun-emateak eta zerbitzugintzak; elkarte barneko ondasun-eskuraketak; ondasun-inportazioak. Salbuespenak: ondasun-emateak eta zerbitzugintzak;
elkarte barneko ondasun-eskuraketak; ondasun inportazioak. - 31. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga (II): Zerga-egitatearen burutzapen-lekua:
ondasun-emateak eta zerbitzugintzak; elkarte barneko eragiketak. Zergaren sortzapena:
ondasun-emateak eta zerbitzugintzak; elkarte barneko ondasun-eskuraketak; ondasun
inportazioak. Zerga-oinarria: ondasun-emateak eta zerbitzu-emateak; elkarte barneko
ondasun-eskuraketak; ondasun inportazioak. Subjektu pasiboak: ondasun-emateak eta
zerbitzugintzak; elkarte barneko ondasun-eskuraketak; ondasun inportazioak, zergaren
erantzuleak; zergaren jasanarazpena. Zerga-tasa. - 32. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga (III): Kenkariak eta itzulketak: kenkariak;
itzulketak; zergaren aplikazio-lurraldean ezarrita ez dauden enpresaburu eta profesionalentzako itzulketak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa. Ordainketaren etendura. Urratzeak eta zehapenak. Informazioa berehala emateko sistema. - 33. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga (IV). Erregimen bereziak (1. zatia): arau
orokorrak; erregimen erraztua; nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezia; urruneko salmenten eta Batasunaren barruko ondasun-emate eta zerbitzugintza
batzuen araubide bereziak; erakunde taldearen araubide berezia. - 34. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga (V): Erregimen bereziak (2. zatia): ondasun erabili, arte-objektu, antzinateko objektu eta bilduma-objektuen erregimen berezia;
inbertsio-urrearen araubide berezia; bidaia-agentzien araubide berezia; baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia; kutxa-irizpidearen araubide berezia. - 35. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga (VI): Fakturazio-betebeharrak. Fakturazio-betebeharrei buruzko Araudia, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2013ko urtarrilaren 22ko
4/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia. Fakturazio telematikoa eta fakturak elektronikoki gordetzea (1868/2009 Foru Agindua, uztailaren 2koa). Batuz - 36. gaia. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (I):
Izaera eta edukia. Aplikazio-eremua. Kostu bidezko ondare-eskualdaketak: zerga-egitatea; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; zerga-kuota; arau bereziak. Sozietate-eragiketak:
zerga-egitatea; zerga-oinarria. - 37. gaia. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga
(II): Egintza juridiko dokumentatuak: printzipio orokorrak; notario-agiriak; merkataritzako
agiriak; administrazio-agiriak. Xedapen orokorrak: zerga-onurak; balioen egiaztapena;
sortzapena eta preskripzioa; betebehar formalak; zergaren ordainketa; itzulketak; zehapen araubidea. - 38. gaia. Zerga bereziak eta ingurumen arlokoak (I): Zerga berezien izaera. Fabrikazioaren gaineko zerga bereziak: baterako xedapenak; alkoholaren eta edari alkoholikoen
gaineko zerga guztietarako baterako xedapenak; garagardoaren gaineko zerga; ardoaren eta edari hartzituen gaineko zerga; tarteko produktuen gaineko zerga; alkoholaren
eta edari deribatuen gaineko zerga; hidrokarburoen gaineko zerga; tabako-laboreen gaineko zerga; zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga. - 39. gaia. Zerga bereziak eta ingurumen arlokoak (II): Zenbait garraiobideren gaineko
zerga berezia. Ikatzaren gaineko zerga berezia. Elektrizitatearen gaineko zerga berezia.
Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Energia nukleoelektrikoa
sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen
gaineko zerga. Erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga. Gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen
erauzte balioaren gaineko zerga Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zerga. - 40. gaia. Aseguru-primen gaineko zerga. Jokoaren gaineko zergak. 3/2005 Foru
Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoan jokoaren gaineko zerga arautzen duena. 7/2014 Foru Araua, ekainaren 11koa, joko-jardueren gaineko zergari buruzkoa. Finantza-transakzioen gaineko zerga. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. - 41. gaia. Toki-ogasunak (I): Toki Ogasunei buruzko araubide orokorra (9/2005 Foru
Araua, abenduaren 16koa). Ondasun higiezinen gaineko zerga (4/2016 Foru Araua,
maiatzaren 18koa). Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga (7/1989 Foru Araua,
ekainaren 30ekoa). - 42. gaia. Toki-ogasunak (II): Ekonomia-jardueren gaineko zerga (2/1992 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa). Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga
(10/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa). Hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko
zerga (8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa).
- 16. gaia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio-eremua.
- C) Antolaketa instituzionala
- 43. gaia. Estatuaren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna:
aurrekariak eta bilakaera historikoa. Izaera juridikoa eta legezko oinarria Konstituzioan
eta Estatutuan. Ekonomia itunen instrumentalizazio formala. - 44. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna, maiatzaren 23ko
12/2002 Legearen bidez onetsia (I): Arau orokorrak (I. kapituluko 1. atala). Kudeaketaeta prozedura-arauak (I. kapituluko 16. atala). Ekonomia Itunaren Batzordeak eta Arbitraje Batzordea (III. kapitulua). Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean
aurreikusitako Arbitraje Batzordearen Araudia, abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia. - 45. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna, maiatzaren 23ko
12/2002 Legearen bidez onetsia (II): Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I. kapituluko 2. atala). Ondarearen gaineko zerga (I. kapituluko 5. atala). Oinordetzen eta
dohaintzen gaineko zerga (I. kapituluko 6. atala). - 46. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna, maiatzaren 23ko
12/2002 Legearen bidez onetsia (III): Sozietateen gaineko zerga (I. kapituluko 3. atala).
Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (I. kapituluko 4. atala). - 47. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna, maiatzaren 23ko
12/2002 Legearen bidez onetsia (IV). Zerga osagarria (I. kapituluko 3 bis atala). Zenbait
finantza-entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga (I. kapituluko 3 ter
atala). Kreditu-erakundeen gordailuen gaineko zerga (I. kapituluko 4.bis atala). - 48. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna, maiatzaren 23ko
12/2002 Legearen bidez onetsia (V): Balio erantsiaren gaineko zerga (I. kapituluko 7.
atala). Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (I. kapituluko 8. atala). Energia elektrikoaren ekoizpen-balioaren gaineko zerga (I. kapituluko
4.ter atala). Energia nukleoelektrikoa sortzetik deribatutako erregai nuklear agortua eta
hondakin erradioaktiboak ekoiztearen gaineko zerga, eta erregai nuklear agortua eta
hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga (I.
kapituluko 4.quater atala). Gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte-balioarengaineko zerga (I. kapituluko 4. quinquies atala). - 49. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna, maiatzaren 23ko
12/2002 Legearen bidez onetsia (VI): Aseguru-primen gaineko zerga (I. kapituluko 9.
atala). Zerga bereziak (I. kapituluko 10. atala). Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko
zerga (I. kapituluko 11. atala). Finantza-transakzioen gaineko zerga (I. kapituluko 11 bis
atala). Zerbitzu digital jakin batzuen gaineko zerga (I. kapituluko 11 ter atala). Hondakinak zabortegietan uztearen, hondakinen errausketaren eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zerga (I. kapituluko 11 quater atala). Zeharkako beste zerga batzuk
(I. kapituluko 12. atala). Jokoaren gaineko tributuak (I. kapituluko 13. atala). Tasak (I.
kapituluko 14. atala). Toki-ogasunak (I. kapituluko 15. atala). - 50. gaia. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren finantzaketa. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsia: II. kapitulua: Finantza-harremanak. 2022-2026 bosturtekoan Euskal Autonomia Erkidegoko
kupoa zehazteko metodologia, apirilaren 3ko 10/2023 Legearen bidez onetsia. 4/2021
Legea, urriaren 7koa, baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026
aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa. - 51. gaia. 3/1989 Legea, maiatzaren 30ekoa, Zerga Harmonizazio, Koordinazio eta
Lankidetzari buruzkoa: Aplikazio-eremua. Harmonizazioa eta zerga bakoitzaren harmonizazio arazoak. Zerga betebeharren betekizunaren zentralizazioa. Zergen Koordinaziorako Euskadiko Organoa. Euskadiko iruzur fiskalaren kontrako borrokarako batzordea
- 43. gaia. Estatuaren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Ituna:
II. ZATIA. ZUZENBIDE ZIBILA ETA MERKATARITZA-ZUZENBIDEA
- II. ZATIA. A)ZUZENBIDE ZIBILARI
- 52. gaia. Familia zuzenbidea (I). Ezkontza kanonikoa eta zibila eta izatezko bikoteak
(2/2003 Legea, maiatzaren 7koa). Ezkontzaren araubide ekonomikoa. Euskal Zuzenbide
Zibilaren foru-komunikazioa (5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa).
53. gaia. Familia zuzenbidea (II). Ezkontza desegitea (deuseztasuna, banantzea edo
dibortzioa), izatezko bikoteak desegitea, mantenu-eskubidea eta guraso-ahalari, filiazioari eta tutoretzari buruzko nozio orokorrak.
54. gaia. Oinordetza-sistemak, jaraunspen-eskubidea (kontzeptu orokorrak eta oinordeko izateko gaitasuna), jarauntsia onartzea eta arbuiatzea, jaraunspen-erreserbak,
gehiagotzeko eskubidea eta jarauntsiaren kolazioa eta banaketa.
55. gaia. Testamentuzko oinordetza. Testamentua, testamentu-motak, testamentu-xedapenak, jaraunsle-izendapena, ordezpena, legatuak eta albazeatza. Komisario
bidezko testamentua eta oinordetza-itunak Euskadiko Zuzenbide Zibilean.
56. gaia. Euskal Zuzenbide Zibilaren nahitaezko oinordetza, jaraunsgabetzea, preteritzea eta berezitasunak. Testamenturik gabeko oinordetza, jaraunspeneko ordezkaritza,
kontratuzko oinordetza eta tronkalitatea Euskal Zuzenbide Zibilean.
- 52. gaia. Familia zuzenbidea (I). Ezkontza kanonikoa eta zibila eta izatezko bikoteak
- II.ZATIA. B)MERKATARITZA ZUZENBIDEA
- 57. gaia. Merkataritza-kontabilitatea: Kontabilitate Zuzenbidearen iturriak. Enpresaburuen kontabilitatea (Merkataritza Kodearen 25-49 artikulua). Kontabilitate Plan Orokorra, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia: lehen zatia (kontabilitatearen esparru kontzeptuala) eta bigarren zatia (erregistroa eta balorazioa egiteko
arauak). Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuaren ebazpenen balio juridikoa. - 58. gaia. Kontuen auditoria: Uztailaren 20ko 22/2015 Legea Atariko titulua (1. art.,
aplikazio-eremua eta helburua). I. titulua. Kontu-auditoretza (4-45 artikulua). II. titulua.
Ikuskapen publikoa (46-67 artikulua). III. titulua. Arau-hausteen eta zehapenen araubidea (68-86 artikulua). Xedapen gehigarriak eta iragankorrak - 59. gaia. Bakarkako merkatari edo enpresaburua. Merkatariaren laguntzaileak. Merkataritzako sozietateak. Sozietate-kontratua. Sozietate irregularra. Sozietate kolektibo
erregularra. Komanditako sozietate hutsa. - 60. gaia. 1/2010 Legegintzako Errege-dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateei
buruzko Legearen testu bategina onesten duena (I). I. titulua. Xedapen orokorrak (1-18
artikulua). II. titulua. Kapital-sozietateen eraketa (19-57 artikulua). III. titulua. Ekarpen
sozialak (58-89 artikulua). XI. titulua. Betebeharrak (401-433 artikulua). - 61. gaia. 1/2010 Legegintzako Errege-dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateei
buruzko Legearen testu bategina onesten duena (II). IV. titulua. Partaidetza eta akzioak
(90-158 artikulua). V. titulua. Batzar Orokorra (159-208 artikulua). VI. titulua. Sozietatearen administrazioa (209-252 artikulua). VII. titulua Urteko kontuak (253-284 artikulua). - 62. gaia. 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateei
buruzko Legearen testu bategina onesten duena (III): VIII. titulua. Sozietatearen estatutuak aldatzea (285-345 artikulua). IX. titulua. Sozietatea uztea eta sozietatetik kanporatzea (346-359 artikuluak). X. titulua. Desegitea eta likidatzea (360-400 artikulua). - 63. gaia. 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateei
buruzko Legearen testu bategina onesten duena (IV): XIII. titulua. Europar sozietate anonimoa (455-494 artikulua). XIV. titulua. Sozietate anonimo kotizatuak (495-541 artikulua). - 64. gaia. Ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege-dekretuaren lehenengo liburua, merkataritza-sozietateen aldaketa estrukturalen arloko Europar Batasuneko zuzentarauaren
transposizioa. Egiturazko aldaketak: atariko xedapenak eta xedapen komunak (1-16 artikulua); sozietate mota aldatzearen ondoriozko transformazioa (17-32 artikulua); bat-egitea (33-57 artikulua); zatiketa (58-71 artikulua); aktiboaren eta pasiboaren lagapen globala (72-79 artikulua). Europa barruko mugaz gaindiko egiturazko aldaketak (80-120
artikulua). Europatik kanpoko mugaz gaindiko egiturazko aldaketak (121-126 artikulua). - 65. gaia. Inbertsio kolektiboko erakundeak (araubide juridikoa eta motak). Elkarrekiko
bermeko sozietateak. Arrisku-kapitaleko sozietateak eta funtsak. Kredituko finantza-establezimenduak eta Europako epe luzerako inbertsio-funtsak. - 66. gaia. Gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak. Aseguru kolektiboen kontratuak eta
araubide juridikoa. - 67. gaia. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak eta haien araubide juridikoa.
- 68. gaia. Pentsio-planak eta pentsio-funtsak eta haien araubide juridikoa.
- 69. gaia. 1/2020 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Konkurtso Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua: Konkurtso-deklarazioa. II. titulua: Konkurtsoko organoak (salbu 54-64, 84-89 eta 91-93 artikuluak). III. titulua: Konkurtso-deklarazioaren ondoreak. IV. titulua: Masa aktiboa. V. titulua. Masa pasiboa. VI. titulua.
Konkurtso-administrazioaren txostena.
- 57. gaia. Merkataritza-kontabilitatea: Kontabilitate Zuzenbidearen iturriak. Enpresaburuen kontabilitatea (Merkataritza Kodearen 25-49 artikulua). Kontabilitate Plan Orokorra, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia: lehen zatia (kontabilitatearen esparru kontzeptuala) eta bigarren zatia (erregistroa eta balorazioa egiteko
III. ZATIA ZUZENBIDE PUBLIKOA
-
- 70. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa (I).—Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko
eskubide eta eginbeharrak. - 71. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa (II).—VIII. titulua: Estatuaren lurralde-antolaketa: Printzipio orokorrak, toki-administrazioa eta autonomia-erkidegoak.
- 72. gaia. Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (I).—Atariko titulua. I. titulua: Euskal
Herriaren eskumenak. - 73. gaia. Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (II.—II. titulua: Euskal Herriaren aginteak. III. titulua: Ogasuna eta ondarea.
- 74. gaia. 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia-elkarte osorako erakundeen
eta bertako kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-erakundeen arteko harremanei buruzkoa (I).—Aintzin-idazpurua: Xedapen orokorrak eta II. kapitulua: I. tituluko lurralde
historikoen eskumenak: Autonomia Erkidegoko instituzio komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen eskumenak - 75. gaia. 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia-elkarte osorako erakundeen
eta bertako kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-erakundeen arteko harremanei buruzkoa (II).—Dirubidezko eta diruegitamuzko burujabetza. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia. Foru-ogasuntzak. Herri-Kontuen Euskal Epaitegia (II. izenpurua eta bigarren erabaki gehigarria). - 76. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena.—I. titulua: (Xedapen orokorrak) eta bigarren xedapen gehigarria (euskal foru-araubidea). 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.—I. titulua:
Legearen xedea eta printzipioak. - 77. gaia. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena.—Euskal
administrazio publikoen zerbitzuko langileak (II. titulua, I. eta II. kapituluak). Zerbitzu-harremana eskuratzea eta galtzea (V. titulua, I. kapitulua). Lanpostuak hornitzea eta mugigarritasuna (VIII. titulua, I., II. eta III. kapituluak). - 78. gaia. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Atariko titulua eta I. titulua.
- 79. gaia. 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko foru-erakundeen hautapen, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzkoa (I).—I.
tituluko I. kapitulua eta II. kapitulua. Bizkaiko Batzar Nagusiak.—II. titulua. Bizkaiko Gobernu eta Administrazioez. - 80. gaia. 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko foru-erakundeen hautapen, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzkoa (II)
—II. titulua: Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanez. IV. titulua: Foru-administrazioaz. - 81. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (I).—III. titulua: Administrazio-egintzak.
- 82. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (II.—IV. titulua: Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak.
- 83. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (III).—V. titulua: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea.
- 84. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora (SPKL).—Atariko
titulua, I. kapitulua, Xedea eta aplikazio-eremua. - 85. gaia. 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina
onartzen duena.—Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua, eta
eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak). - 86. gaia. 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen
berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.—Atariko Titulua. II. kapitulua: Estatistikak eta azterlanak, eta IV. kapitulua: Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak. Euskal administrazio publikoen eta botereen jarduketan genero-ikuspegia
integratzeko neurriak. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerakoa.—Atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa. - 87. gaia. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.—II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak.
- 88. gaia. 4/2023 Legea, otsailaren 28koa, Trans pertsonen benetako berdintasun
eraginkorra lortzekoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoa. — Atariko titulua:
Xedapen orokorrak. I. tituluko (Botere publikoen jarduna) I. kapitulua (Botere publikoek
jarduteko irizpide eta ildo orokorrak, eta herritarrek parte hartzeko organoa) eta II. kapituluko (LGTBI pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko politika publikoak) 11., 12.,
13. 14. artikuluak. - 89. gaia. 16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena.—II. kapitulua: Datuak Babesteko Euskal Agintaritza (3., 6., 8. eta 9. artikuluak).
III. kapitulua: Zehapen-araubidea. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren zuzentzeko
ahala (28. artikulua). - 90. gaia. Bizkaiko Foru Aldundiaren 81/2023 Foru Dekretua, uztailaren 4koa, zeinaren bidez onesten baita Bizkaiko foru-sektore publikoren informazio-segurtasunerako
eta datu pertsonalen babeserako politika.—I. kapitulua. Misioa eta arau-esparrua. II. kapitulua. Xedea eta aplikazio-eremua. III. kapitulua. Informazio-segurtasunerako eta datu
pertsonalen babeserako printzipioak. - 91. gaia. 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa.—
Publikotasun aktiboa: Aplikazio-eremua (2. artikulua), kontzeptua eta dimentsioak (5.
artikulua), ez-betetzea (13. artikulua). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: kontzeptua (18. artikulua), mugak (21. artikulua) eta ez onartzeko arrazoiak (22. artikulua).
Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea (27., 28. eta 29. artikulua).
- 70. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa (I).—Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko
IV. ZATIA. KONTABILITATEA ETA MATEMATIKA FINANTZARIOA
-
- 92. gaia. Goi-mailako finantza-kontabilitatea.
- 93. gaia. Sozietateen kontabilitatea.
- 94. gaia. Finantzaketako egoera-orrien azterketa.
- 95. gaia. Finantza-matematika: kapitalizazioa, errentak, maileguak eta jesapenak
Talde Erabilgarriak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ZERGEN IKUSKATZAILEORDEAREN OPOSIZIOAK
Hautatu zure prestakuntzarako taldea eta modalitatea



