OSA/11 eta OSA/12 BATERIA - 25 ordu (ordainketa bakarra)
Oposizioak » Oposaketak » OSAKIDETZAKO OPOSIZIOAK ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAK
Osakidetzako administrari laguntzaileen oposizioa egiteko deialdiaren oinarriak
Hemen, Osakidetzako administrari laguntzaileen oposizioetarako deialdiari buruzko informazioa jaso dezakezu.
OSA/11 eta OSA/12 BATERIA - 25 ordu (ordainketa bakarra)
Juritecnia-ren webguneko ordainketa-pasabidearen bidez
Prestatu zure oposizioak gurekin!
Osakidetzaren barruan administrari laguntzaile lanpostu bat eskuratzeak lan-egonkortasuna, kontziliazioa eta garapen pertsonal eta profesionala lortzea dakar, nahi duzun neurriraino haztea ahalbidetzen dizun erakunde baten barruan.
ZER AURKITUKO DUZU GURE ZENTROAN?
Osakidetzako administrari laguntzailearen oposizioan sartzeko baldintzak
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarrietan aurreikusitako salbuespenak kenduta, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte zehaztutako eskakizunak, eta, gainera, eskakizun horiek kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dituzte.
Hauek dira lehiaketa-oposizioko prozeduraren bidez deitutako destinoak lortzeko baldintzak:
a) Nazionalitatea: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunaren arabera langileen joan-etorri askea aplika dakiokeen Estaturen bateko nazionalitatea izatea.
Era berean, onartuak izan daitezke aurreko paragrafoan aipatzen diren nazionalen ezkontideak, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta izangaiaren eta bere ezkontidearen ondorengoak ere, baldin eta bi ezkontideak ez badaude zuzenbidez bananduta, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere euren kargu bizi badira.
b) Adina: 16 urte beteta izatea eta legez indarrean dagoen nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.
c) Titulazioa: deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan.
Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki behar da, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, edo titulua ondorio profesionaletarako aitortuta eduki behar da, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (otsailaren 21eko 103/2014 Errege Dekretuak aldatu zuen errege-dekretu hori).
Homologazio- edo aitorpen-prozesuaren ondoren lortutako titulazioak geroago aurkeztea onartuko da, betiere homologazio- edo aitorpen-eskabidea hautaketa-prozesu honetan izena emateko epea amaitu baino lehen egin bada. Egoera horretan dauden eta destinoa lortzeko aukera duten izangaiek destinoak aukeratzeko epea amaitu baino lehen egiaztatu beharko dute eskatutako titulazioa.
d) Gaitasun psikofisikoa: esleitutako destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Gaitasun hori lanpostua betetzeko gaitasunaren balorazioari buruzko 19. oinarrian zehaztutako moduan eta unean egiaztatuko da.e) Deialdiaren aurreko sei urteetan edozein osasun-zerbitzutatik edo administrazio publikotik diziplina-espediente baten bidez kenduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko edo, hala badagokio, dagokion lanbiderako desgaituta ez egotea.
e) Deialdiaren aurreko sei urteetan edozein osasun-zerbitzutatik edo administrazio publikotik diziplina-espediente baten bidez kenduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko edo, hala badagokio, dagokion lanbiderako desgaituta ez egotea.
f) Epai irmo bidez kondenatuta ez egotea Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketako edozein deliturengatik, edo Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan aipatutako delituren batengatik. Egoera hori egiaztatzeko, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.
Bestalde, a) paragrafoan aipatutako beste estatu batzuetako nazionalitatea duten pertsonen kasuan, edo Espainiakoaz gain beste nazionalitate bat dutenen kasuan, eskatuko da desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta beren jatorrizko herrialdean edo nazionalak diren herrialdean Funtzio Publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izatea. Era berean, beren jatorrizko herrialdean edo nazionaletan epai irmo bidez kondenatua ez izatea eskatuko da, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluan aipatzen diren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera adingabeekin lanbidean aritzea eragozten duten delituengatik.
g) Esleitutako destinoan lanean hasteko unean izangaia ezin da egon indarreko araudiaren araberako ezintasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta; hala ere, ez da eragozpen izango interesdunak araudi horrek ematen dion aukera egin dezan. Esleitutako destinoaz jabetu aurretik agintaritza eskudunak izangaiak izena eman duen kategoriarekin eta lanpostu funtzionalarekin bat datorren ohiko lanbideari dagokion ezintasun iraunkor absolutua edo ezintasun iraunkor osoa aitortzen badio izangaiari, ez da beteko apartatu honetan ezarritako eskakizuna.
Egoera horretan dagoen pertsonak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio egoera hori, ezintasun iraunkorra aitortzeko jakinarazpena jasotakoan. Ezintasuna berrikus daitekeen kasuetan, epea emango da destinoen hautaketa ireki arte, berrikuspen-prozedura baten ondorioz lanpostura itzultzea erabaki dela ziurtatzeko.
h) Ez izatea estatutupeko langile finkoa lortu nahi den kategoria berean, edozein dela ere haren administrazio-egoera.
Hautaketa-prozesu hau garatzen den bitartean, izangaiak Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batean kategoria eta lanpostu funtzional bereko estatutupeko langile finko gisa lanpostua jabetzan hartzen badu, horren berri eman beharko dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari.
i) Izena emateko eskubideak ordaintzea: izena emateko eskubideak ordainduta izatea dagokion kategoriarako eskabideak aurkezteko epearen barruan.
j) Oinarri espezifikoetan ezarritako gainerako eskakizunak betetzea, hizkuntza-eskakizuna barne hura lanpostura sartzeko baldintza den kasuetan, oinarri hauetan ezarritako eran.
Osakidetzako administrari laguntzailearen oposizioan eskainitako plazak
- Sarrera orokorra: 551.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupoa: 41.
- Adimen-urritasunaren kupoa: 31.
- Beste urritasun baten kupoa: 10.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kupoa: 41.
Zeintzuk dira sektore publikoan lan egitearen abantailak?
Osakidetzako administrari laguntzailearen oposizio-azterketaren faseak
Azterketa teorikoa
Proba egiteko, galdera-sorta bat erantzun beharko da idatziz, finkatutako gehieneko epean. Galdera-sorta hori oinarri espezifikoen IV. eranskinean jasotako programaren gaiei buruzkoa izango da:
a) Gai-zerrenda komunari dagozkion galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-multzotik aterako dira.
b) Gai-zerrenda orokorrari dagozkion galderak prestatzeko, bibliografia emango da, eranskin horretan sartuta. Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komunari dagozkion galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorrari dagozkion galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea, ariketa teorikoa osorik eginda gera dadin.
Osakidetzako administrari laguntzailearen 2023ko oposizioaren gai-zerrenda
GAI-ZERRENDA OROKORRA ETA KOMUNA
1. – Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarrak. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
2. – 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legearen xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdun direnen identifikazioa eta sinadura.
3. – 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Pertsonen eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Administrazio publikoekin elektronikoki harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduren hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen lankidetza. Pertsonen agerraldia. Izapidetzearen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehienezko epea etetea.
4. – 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: mugak eta epeak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
5. – 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak: gora jotzeko errekurtsoa. aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Berrikusteko errekurtso berezia.
6. – 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak: Administrazio Publikoen organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
7. – 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubidea.
8. – 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena: Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.
9. – Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Laneko segurtasuna eta osasuna.
10. – 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. titulua: xedea eta aplikazio-eremua. II. Titulua: Herri-administrazioetako langileak.
11. – 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Aplikazio-eremua. Langileen egitura eta antolamendua. Estatutuetako enplegu-harremana. Sailkapena.
12. – 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak ezartzen dituena: definizioa. Helbidea. Helburuak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Antolaketa zuzentzailea. Zerbitzu-erakundeak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak (ESI).
13. – 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa: xedea. Eremua. Historia klinikoa definitzea. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoari lotutako eskubideak eta betebeharrak. Pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoa zuzentzea, ezereztea eta aurkatzea.
14. – Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
15. – 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Eusko Legebiltzarrarena, osasun-arloko aurretiazko borondateei buruzkoa.
16. – Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko akordioa (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 3ko 106/2008 Dekretua). Xedea. Langile-eremua. Eskubide sozialak. Lanaldi arrunta, lanaldi osagarria, eguneko atsedena, asteko atsedena, atsedenaldi alternatiboak eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Langileen egoerak. Ordainsarien araubidea.
17. – 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzkoa: xedea eta eremua. Estatutupeko langile finko bihurtzea eta izaera galtzea. Plazak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
18. – 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko osasun-sisteman bigarren iritzi medikoa izateko eskubidea arautzen duena: xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, komunikazioa eta pazienteari informazioa ematea. Osasun-arreta.
19. – Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea: Araudia. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioa. Laneko segurtasuna eta osasuna babesteko arriskuen prebentzioaren arloko politika.
20. – Laneko arriskuen prebentzioa bezeroaren arretarako eremuan. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzua. Lan-arriskua, lantaldea, lanbide-gaixotasuna, norbera babesteko ekipamendua, arrisku psikosozialak definitzea. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuen laneko arriskuak. Lan-istripua/gertakaria: definizioak, langilearen eta berehalako arduradunaren jarduketak, eraso baten aurrean egin beharreko jarduketak.
21. – Esparru estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
22. – Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
23. – Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
24. – Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).
25. – 2022-2028 Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana: Irudi eta komunikazio korporatiboak. Pazienteekiko eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko erakundeekiko harremanak.
Talde Erabilgarriak
OSAKIDETZAKO OPOSIZIOAK ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAK
Hautatu zure prestakuntzarako taldea eta modalitatea



