![]() |
Oposizioak » Oposaketak » OSAKIDETZAKO OPOSIZIOAK ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAK
Hemen, Osakidetzako administrari laguntzaileen oposizioetarako deialdiari buruzko informazioa jaso dezakezu.
Osakidetzaren barruan administrari laguntzaile lanpostu bat eskuratzeak lan-egonkortasuna, kontziliazioa eta garapen pertsonal eta profesionala lortzea dakar, nahi duzun neurriraino haztea ahalbidetzen dizun erakunde baten barruan.
Osakidetzako administrari laguntzaileen oposiziorako oinarri espezifikoen betekizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan jasota dauden baldintzez gain eta horietan aurreikusten diren salbuespenak kenduta, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte:
a) Oinarri orokorretako 8.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, administrazioko kudeaketako teknikari titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza- Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Era berean, kategoria honetan parte hartzen duten izangaiek honako modulu hauei dagozkien informatika-ezagutzak egiaztatu beharko dituzte: Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua eta Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizko maila. Modulu horiek Euskadi Informazioaren Gizartean Planak eskaintzen ditu KZgunea zentro publikoetan.
b) Kasu guztietan bete beharko dira lortu nahi den lanpostuaren baldintzak, indarrean dagoen araudiaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera: C2 taldea (D taldea zena): 15 euro.
Osakidetzako administrari laguntzaileen oposiziorako oinarri orokorren betekizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarrietan aurreikusitako salbuespenak kenduta, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dituzte zehaztutako eskakizunak, eta, gainera, eskakizun horiek kasuan kasu esleitzen zaien destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dituzte.
Hauek dira lehiaketa-oposizioko prozeduraren bidez deitutako destinoak lortzeko baldintzak:
a) Nazionalitatea: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunaren arabera langileen joan-etorri askea aplika dakiokeen Estaturen bateko nazionalitatea izatea.
Era berean, onartuak izan daitezke aurreko paragrafoan aipatzen diren nazionalen ezkontideak, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta izangaiaren eta bere ezkontidearen ondorengoak ere, baldin eta bi ezkontideak ez badaude zuzenbidez bananduta, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere euren kargu bizi badira.
b) Adina: 16 urte beteta izatea eta legez indarrean dagoen nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.
c) Titulazioa: deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan.
Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki behar da, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, edo titulua ondorio profesionaletarako aitortuta eduki behar da, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (otsailaren 21eko 103/2014 Errege Dekretuak aldatu zuen errege-dekretu hori).
Homologazio- edo aitorpen-prozesuaren ondoren lortutako titulazioak geroago aurkeztea onartuko da, betiere homologazio- edo aitorpen-eskabidea hautaketa-prozesu honetan izena emateko epea amaitu baino lehen egin bada. Egoera horretan dauden eta destinoa lortzeko aukera duten izangaiek destinoak aukeratzeko epea amaitu baino lehen egiaztatu beharko dute eskatutako titulazioa.
d) Gaitasun psikofisikoa: esleitutako destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Gaitasun hori lanpostua betetzeko gaitasunaren balorazioari buruzko 19. oinarrian zehaztutako moduan eta unean egiaztatuko da.e) Deialdiaren aurreko sei urteetan edozein osasun-zerbitzutatik edo administrazio publikotik diziplina-espediente baten bidez kenduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko edo, hala badagokio, dagokion lanbiderako desgaituta ez egotea.
e) Deialdiaren aurreko sei urteetan edozein osasun-zerbitzutatik edo administrazio publikotik diziplina-espediente baten bidez kenduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko edo, hala badagokio, dagokion lanbiderako desgaituta ez egotea.
f) Epai irmo bidez kondenatuta ez egotea Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketako edozein deliturengatik, edo Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan aipatutako delituren batengatik. Egoera hori egiaztatzeko, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.
Bestalde, a) paragrafoan aipatutako beste estatu batzuetako nazionalitatea duten pertsonen kasuan, edo Espainiakoaz gain beste nazionalitate bat dutenen kasuan, eskatuko da desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta beren jatorrizko herrialdean edo nazionalak diren herrialdean Funtzio Publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izatea. Era berean, beren jatorrizko herrialdean edo nazionaletan epai irmo bidez kondenatua ez izatea eskatuko da, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluan aipatzen diren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera adingabeekin lanbidean aritzea eragozten duten delituengatik.
g) Esleitutako destinoan lanean hasteko unean izangaia ezin da egon indarreko araudiaren araberako ezintasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta; hala ere, ez da eragozpen izango interesdunak araudi horrek ematen dion aukera egin dezan. Esleitutako destinoaz jabetu aurretik agintaritza eskudunak izangaiak izena eman duen kategoriarekin eta lanpostu funtzionalarekin bat datorren ohiko lanbideari dagokion ezintasun iraunkor absolutua edo ezintasun iraunkor osoa aitortzen badio izangaiari, ez da beteko apartatu honetan ezarritako eskakizuna.
Egoera horretan dagoen pertsonak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio egoera hori, ezintasun iraunkorra aitortzeko jakinarazpena jasotakoan. Ezintasuna berrikus daitekeen kasuetan, epea emango da destinoen hautaketa ireki arte, berrikuspen-prozedura baten ondorioz lanpostura itzultzea erabaki dela ziurtatzeko.
h) Ez izatea estatutupeko langile finkoa lortu nahi den kategoria berean, edozein dela ere haren administrazio-egoera.
Hautaketa-prozesu hau garatzen den bitartean, izangaiak Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batean kategoria eta lanpostu funtzional bereko estatutupeko langile finko gisa lanpostua jabetzan hartzen badu, horren berri eman beharko dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari.
i) Izena emateko eskubideak ordaintzea: izena emateko eskubideak ordainduta izatea dagokion kategoriarako eskabideak aurkezteko epearen barruan.
j) Oinarri espezifikoetan ezarritako gainerako eskakizunak betetzea, hizkuntza-eskakizuna barne hura lanpostura sartzeko baldintza den kasuetan, oinarri hauetan ezarritako eran.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Ariketako galderak galdera-sortatik aterako dira. Galdera-sorta hori, gutxienez, 12 aste lehenago emango da, Osakidetzaren web-orrian.
Hautatu zure prestakuntzarako taldea eta modalitatea
![]() |