Tenperatura altuen aurrean oposizio bat ikasteko aholkuak: bero-bolada batean errenditzeko gakoak
Beroa lehenago iritsi da aurten… inoiz baino indar handiagoz, eta oposizio bati aurre egiteko prestatzen ari direnek ondo dakite hori: horrelako termometroarekin gai-zerrendaren aurrean kontzentratzea erronka handia da.
Egoera horren aurrean, ikasteak egokitzea eskatzen du. Hona hemen 5 aholku praktiko beroak zure prestaketa ez geldiarazteko!
Beroak zergatik zailtzen duen ikasketa
Aholkuei heldu aurretik, aurrez aurre dugun arazoa ulertzea komeni da. Ez bait da aitzakia hutsa: beroak modu neurgarrian murrizten du errendimendu mentala.
Are gehiago, Harvarden ikerketa bati esker, badakigu aire giroturik gabeko bero-bolada bat igaro zuten ikasleek %13 motelago erreakzionatzen zutela proba aritmetikoetan, eta ia %10 erantzun zuzen gutxiago ematen zituela minutuko. Gainera, ondorioztatu zen azterketetako errendimendua %1 inguru jaisten dela tenperatura igotzen den gradu eta erdi bakoitzeko, eta aire girotuak %78-raino murrizten dituela beroaren ondorio kaltegarriak.
1. Ordurik freskoenetan ikasi
Zure jardunaldia tenperaturaren inguruan berrantolatu. Goizeko lehen orduak eta egunaren amaiera, arratsalde-gaua, askoz ere eramangarriagoak dira, eta orduan emango duzu burua ondoen.
Egun-erdiko orduak, beroenak dinerak, lan eta errepaso arinetarako edo, zuzenean, atseden hartzeko eta indarberritzeko gorde ditzakezu.
2. Hidratatu etengabe
Beroak deshidratazioak zuzenean eragiten die bai arretari bai gogo-aldarteari.
Eduki beti ur freskoko botilatxo bat mahaian eta edan modu erregularrean, egarri izan arte itxaron gabe. Moderatu kafea eta edari oso azukredunak, eta saihestu alkohola, zaildu egiten baitu zure gorputz-tenperatura erregulatzea.
3. Egin etenaldiak eta freskatu
Bero-aldi luzeekin, burua lehenago nekatzen da; beraz, atsedenaldi ohikoagoak eta luzeagoak programatu behar dituzu.
Ezer ez egiteko aprobetxa ditzakezu… Baita zu freskatzeko ere bai! Dutxa azkar bat hartzea, garondoa eta eskumuturrak bustitzea edo oinak ur hotzean jartzea gorputzaren tenperatura jaisten laguntzen duten eta buruko argitasuna itzultzen duten ohitura errazak dira.
4. Aterpe klimatikoak bilatu
Etxean ez baduzu lortzen berotik libratzea freskoago egoteko, aldatu eszenatokia. Liburutegi publikoak, aterpe klimatiko gisa prestatuak daude bero-boladetan, espazio klimatizatuak dira, isilak eta, zehazki, hobeto ikasteko pentsatuak.
Izan ere, ingurune freskoago eta atseginago batean ikastea ez da luxu hutsa: gehiago eta hobeto errenditzeko modu bat da.
5. Babestu zure gaueko atsedena
Gau tropikalak deiturikoek, 20ºC-tik jaisten ez diren minimoekin, loa zailtzen dute. Eta gaizki lo egiteak hurrengo eguneko kontzentrazio-gaitasuna hondatzen du.
Gainera, gau bero horiek eragotzi egiten dute gorputza egunean zehar pilatutako estresetik sendatzea. Aireztatu logela gauez, erabili ohe-arropa arina, eta saihestu pantailak lo egin aurretik, zure prestaketaren funtsezko zati den atsedena babesteko.
Prestatu zure oposizioak baldintza onenekin Juriteknian
Juriteknian 35 urte baino gehiago daramatzagu Bilbon oposiziogileei laguntzen, eta badakigu baldintza onenetan ikasteak alde nabarmena adierazten duela.
Gure ikasgelek kontzentrazioa errazten duen ingurune erosoa eskaintzen dute, eta gure metodologia bimodalak, gainera, etxetik online ikasteko aukera ematen dizu, erritmoa galdu gabe eta jarraipen pertsonalizatua atzean utzi gabe.
Ezagutu gure oposizio-eskaintza eta prestatu profesional onenekin, baita datozen hilabete beroetan ere.
📞 944 79 45 20
✉️ info@juritecnia.com
📍 Arenal 5, 48005 Bilbao (Surne Eraikina)






UTZI ZURE ERANTZUNA!
Want to join the discussion?Feel free to contribute!